Bisita gidatuak, Aste Santurako
Eibarko Udalak, Debegesa Eskualdeko Garapen Agentziarekin batera, bisita gidatuen egutegi bat antolatu du Aste Santurako. Programa berriak jarraipena ematen die 2021eko abuztuaz geroztik antolatzen diren bisitei.
Bisitak apirilaren 2, 3, 4 eta 6an izango dira, Aste Santuko jaiekin bat eginez. Lehenengo hiru egunetan, 18.00etatik 19.30etara eta apirilaren 6an 11.30etatik 13.00etara. Apirilaren 3ko bisita euskaraz izango da eta gainontzekoak gazteleraz.
Bisitak San Andres parrokiaren sarreran hasiko dira eta Urkizu pasealekuan amaitu. Parte hartzeko, bisita ordua baino 10 minutu lehenago hasiera puntura hurbiltzea eskatzen da.
Bisita gidatuak doakoak izango dira pertsona guztientzat.
