Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Visesak alokairuko eta babes ofizialeko 36 etxebizitza eraikiko ditu Eibarren

Artxiboko irudia.

Artxiboko irudia.

2024/01/19

Alokairuko 36 etxebizitza babestu hauek Visesak Eibarren sustatutako babes ofizialeko 118 etxebizitzei gehitu behar zaizkie.

Visesak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren sozietate publikoak, hasiera emango dio Egazelaiko R-2 lurzatian babes ofizialeko 36 etxebizitza (eranskinak eta inguruko urbanizazioa) eraikitzeko obrei.

5.500.818 euroko inbertsioa aurreikusten du Visesak sustapenerako. Etxebizitzen osaerari dagokienez, logela bateko 2 etxebizitza izango dira; 2 logelako 10 etxebizitza, haietako bi mugikortasun urriko pertsonentzat egokituak; eta 3 logelako 24 etxebizitza. Guztiek kanpo-espazioak (terrazak edota balkoiak) eta atxikitako garajea izango dituzte. Energiaren ikuspegitik, A kalifikazio gorenekoak izango dira. Proiektua SATIE ARQUITECTOS, SLP. enpresak idatzi eta URDINBERRRI eraikuntza-enpresak egikarituko du.

Exebizitzak eraiki ondoren (2026ko 2. hiruhilekorako aurreikusita dago), Alokabide sozietate publikoak kudeatuko ditu; etxebizitzak Etxebiden izena emanda dauden eskatzaileen artean alokairu sozialera bideratuko dira.

Etxebizitza Saileko sailburuorde Pedro Jaureguik konpromisoa berretsi du etxebizitza duina eta irisgarria izateko eskubidea bizkortzeko; babes ofizialeko 36 etxe berri hauek Fray Martin Mallea kaleko 4-6ko 62 etxebizitzei (salmentakoak) eta Ardantza kaleko 11-13-15ean sustatutako 56ri (salmentakoak) gehitu behar zaizkie.

Jon Iraola alkateak Eibarren etxebizitza bat edukitzeko eskubidearekin dagoen konpromisoa nabarmendu du. “Alokairu sozialeko ekimenen bitartez, herritar guztiei etxebizitza bat eskuratzeko aukera bermatzeko lanean dihardugu.” Gainera, eraikin berriei ematen zaien ikuspegi jasangarria adierazi du. Azkenik, "sektore pribatuarekin lankidetzan eta programa publikoen bidez, etxebizitza parke eskuragarria eta irisgarria sortzen ari gara. Proiektu asko ditugu: Txontan, Bittor Sarasketan, Barrenan…”.