Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Urriaren 11n 'BNI Euskadi' lehen ekitaldia egingo da Eibarren

Urriaren 11n 'BNI Euskadi' lehen ekitaldia egingo da Eibarren

Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntzako zinegotzia, Alberto Albistegui, Eibarren BNIko arduradun eta koordinatzailea, Idurre Albizu, eta Euskadin BNIko Zuzendari Orokorra, Jose Antonio Cano.

2017/10/05

Eibarko Udalak bultzatutako ekimenean BNI osatzen duten Euskadiko taldeak elkartuko dira. Negozio munduan erreferentziazkoa den erakundearen partaide dira guztiak. Ahoz ahoko marketin-negozio eredua ezagutzera ematea, horixe da Eibarko Armeria Eskolan egingo den ekitaldiaren helburua; horrtarako, gure herri eta hirietako enpresetan erakunde honek izan duen ibilbidea eta bilakaera erakutsiko da.

Urriaren 11n, 9:00etatik 13:00etara, BNI Euskadi ekitaldia egingo da Eibarren, Armeria Eskolan. Topaketan, ahoz ahoko negozio-erakundea osatzen duten hiru lurraldeetako taldekideetako batzuk bilduko dira. Aipatutako kideez gain, bertan izango dira taldeetako zuzendari-aholkulariak eta José Antonio Cano, BNI Euskadiko zuzendari exekutiboa; topaketan parte hartuko dute, halaber, Miguel de los Toyos Eibarko alkateak, Alberto Albistegui Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotzi jaunak, Beatriz Artolazabal Enpleguko kontseilariak eta Lanbideko kideek; haiekin batera, enpresa arloko zein arlo ekonomikoko beste agintari batzuk ere izango dira.

Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotzi den Alberto Albistegui jaunaren hitzetan:“Iaz BNI Armagin taldea —40 enpresari baino gehiagoz osatua— eratzea sustatu genuen, eta aurten lortu dugu Eibar izatea BNI Euskadi lehen ekitaldiaren egoitza. Udalak paper aktiboa jokatu eta ekintzaileen tresna eraginkorra bihurtu behar du, kasu honetan, enpresen arteko lankidetza sustatzeko topaguneak bultzatuz eta erraztuz, eskualdean balioa, negozioa eta lana sortze aldera.”

Ekimen honen helburua da ahoz ahoko marketin-negozio eredua ezagutaraztea, gure herri eta hirietako enpresetan erakunde honek izan duen ibilbidea eta bilakaera erakutsiz. Topaketak, halaber, networking teknika honen bidez bere negozioa garatu nahi duenari aukera emango dio ekitaldira joateko aurrez gonbita jasota; bertatik bertara ezagutu ahalko du teknika hau, erakundeetako eguneroko kudeaketarekin lotutako hiru ponentzia izango baitira eta bi networking une, parte hartzaileek beren artean negozioak egin ahal ditzaten.

BNI Espainiako eta munduko ahoz ahoko negozio-erakunde handienetako eta arrakastatsuenetako bat da. 200.000 kide baino gehiago ditu 8.000 talde baino gehiagotan, 70 herrialdetan. Haietatik guztietatik, 11 talde dira Euskadin kokatuta daudenak. BNIko kideek marketin talde bat bezala jokatzen dute gainontzeko partaideentzat, bata bestearentzat negozio erreferentzia kalitatezkoak sortzeko xedez. Erreferentzia horien bidez, kide diren enpresek bezero berriak lortzen dituzte eta baita diru-sarrera gehiago ere.

BNIren misioa

BNIren misioa hauxe da: kideei laguntzea beren enpresak handitzen, egituratutako marketin-programa positibo eta profesional baten bidez, zeinak ahalbidetzen dien kalitatezko profesionalekin harreman sakon eta iraunkorrak garatzea.

BNIren filosofia Givers Gain da: ematen dutenek jaso egiten dute. BNIk bere kideei ideiak, harremanak, sareak eta, garrantzitsuena, negozio-erreferentziak partekatzeko aukera ematen die. BNIko kide izatea komertzial talde bat edukitzea bezala da, egunero diharduena lanean produktu edo zerbitzu bakoitza sustatzeko. Jarduera profesional bakoitzeko kide bakarra izanik —talde barruan lehiarik ez sortzeko—, partaideek bilerak egiten dituzte, ezagutzan sakontzeko eta harremanak trukatzeko. Asteroko bileretan, bazkide bakoitzak ezagutzera ematen ditu lortutako erreferentziak eta baita lortu duen negozio-bolumena ere.

Erlazionatutako elementua

etiketak: BNI, Eibar, Euskadi