Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Untzagako autobus-geltokian markesina jarri dute

2018/05/22

Atzo goizean jarri zen egitura berriak 30.000 euroko kostua du.

Untzagako autobus-geltokian markesina bat jarri da itxaronaldia errazteko eta erosotasun handiagoa emateko garraio publikoa erabiltzen duten pertsonei. Udaleko brigadak atzo goizean jarri zuen egitura. Markesinak 29.829 euroko kostua du eta Elgoibarko Arrizabal enpresari adjudikatu zaio.

Egiturak 1.600 × 6.080 mm-ko dimentsioak ditu; gutxieneko altuera 2.300 mm-koa da eta gehienekoa 2.710 mm-koa, estalkia kurbatua da-eta. Markesinaren barrualdea bi zatitan banatuta dago eta eserlekuak ditu itxaronaldia erosoagoa izan dadin. Erdialdean, panel bat ikus daiteke alde banatatik non autobus-ibilbideen eta ordutegien gaineko informazioa jarriko den.

Geltokiko erabiltzaileak aspalditik eskatzen ari ziren markesina bat jartzea eta Udalak erabaki du oraintxe zela hura jartzeko une egokia, besteak beste, autobus-zerbitzuek beren geltokien maiztasuna handitu dutelako.

Untzagako autobus-geltokian markesina jarri dute

Untzagako autobus-geltokian jarri duten markesina.