Unbeko taberna esleitu da
Lizitazio-prozesua amaitu ondoren, Eibarko Udalak Unbeko tabernaren emakida esleitu du. Kontratua, momentuz bi urterako ezarri dena, urriaren 21era arte jasotako proposamenak aztertu ondoren esleitu zen.
Lizitazio-fasean ostalaritza sektoreko hainbat ekintzaileren eta enpresaren proposamenak jaso dira.
Kirol-instalazioetako erabiltzaileentzat eta Unbeko jolas-guneko bisitarientzat funtsezkoa den zerbitzu bati jarraipena emateko helburuz egin da esleipena. Emakidadunak abenduaren hasieran hartuko du bere gain tabernaren kudeaketa.
Kontratuan ezarritako baldintzei jarraituta, hauxe izango da tabernaren ordutegia: asteartetik ostiralera, 17:00etatik 21:00etara, eta, asteburuetan 10:00etatik 20:00etara. Horrela, ziurtatuta geratzen da jende gehien dagoen uneetan zerbitzua eskainiko dela. Espazioa kudeatzeko, Udalaren klausulen pleguan zehaztutako baldintzak bete beharko dira, besteak beste, elikagaien osasun-kontrola eta mantentze-lanen ardurak.
Andoni Ameztoy Kirol zinegotziak adjudikazio-prozesu honen garrantzia azpimarratu du, izan ere, Unbeko tabernak erabiltzaileei kalitatezko zerbitzua ematea du helburu. Era berean, adierazi duenez, “taberna esleitzea aukera ona da ez bakarrik sektoreko ekintzaileentzat, baita bertara hurbiltzen diren kirolari eta bizilagunentzat ere”.