Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalbatzak 2024rako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak onartu ditu

2023ko urriaren 6an egindako ezohiko osoko bilkuraren irudia.

2023ko urriaren 6an egindako ezohiko osoko bilkuraren irudia.

2023/10/06

PSE-EEk aldeko botoa (7) eman du eta EH-Bildu (4) eta Eibarko EAJ-PNV (5) abstenitu egin dira. Bestalde, Elkarrekin Podemosek aurka bozkatu du (1).

Gaur goizean egindako ezohiko Udalbatzak 2024rako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak onartu ditu. Udal tasak eta zergak hamar urtez jarraian izoztu ondoren, hurrengo urterako horiek eguneratzea onartu da, KPIaren igoeran oinarrituta, hau da, % 2,6 inguru.

Udal taldeen arteko eztabaida luze baten ondoren, akordioak PSE-EEren aldeko 7 boto eta EH-Bilduren (4) eta Eibarko EAJ-PNVren (5) abstentzioak izan ditu. Elkarrekin Podemoseko zinegotzi bakarrak, berriz, aurka bozkatu du.

Aldaketa horiei buruzko xehetasun gehiago jaso nahi dutenek 2024rako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak onartzeko dokumentua kontsulta dezakete.