Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak programa bat jarri du martxan Lanbide Heziketako merkataritza arloko ikasleek praktikak egin ditzaten erakusleihoak apaintzen

 Lanbide Heziketako merkataritza arloko ikasleek praktikak egin ditzaten erakusleihoak apaintzen programaren aurkezpenaren irudia.

Lanbide Heziketako merkataritza arloko ikasleek praktikak egin ditzaten erakusleihoak apaintzen programaren aurkezpenaren irudia.

2022/10/14

Ekimenean parte hartu nahi duten saltokietatik hamar aukeratuko dira Uni Eibar-Ermua ikastetxeko merkataritzako ikasleek apaindu ditzaten. Proiektuan parte hartu nahi duten saltokiek gaurtik azaroaren 4ra arte eman dezakete izena.

Eibarko Udalak programa bat jarri du martxan Uni Eibar-Ermuako Lanbide Heziketako merkataritza arloko ikasleek formazio-praktikak egin ditzaten erakusleihoak atontzen.

Ekimena —Udalarekin batera, Uni Eibar-Ermuak eta Merkataritza Gune Berria elkarteak parte hartzen dute— gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan Jon Iraola alkateak eta entitate kolaboratzaileetako ordezkariek.

Proiektu honen bidez lortu nahi dena da Merkataritza arloko ikasleek beren formazioan eskuratutako ezagutzak praktikan jarri ahal izatea Eibarko merkataritza-establezimenduetan, erakusleihoak egokitzeko, prestatzeko, diseinatzeko eta dekoratzeko jarduerak eginez.

Hala, Jon Iraola alkateak zera azpimarratu du: “Egitasmo honek bi helburu ditu; batetik, ikasleei aukera ematea prestakuntza jasotzen ari diren lan-eremua hurbiletik ezagutzeko, eta, bestetik, hiriko saltokiei beren zerbitzuen aurkezpena hobetzeko aukera ematea, batez ere orain, bi hilabete inguru geratzen baitira merkataritzarako hain garrantzitsua den Gabonetako kanpaina hasteko. Horregatik, Eibarko Udalean seguru gaude programa hau oso lagungarria izango dela bi aldeentzat.”

Eibarko saltokiei aukera emango zaie ekimenean parte hartzeko. Proiektuan parte hartu nahi duten herriko establezimenduek aldez aurretik eman beharko dute izena  hitzarmenaeibarkoudala@uni.eus  helbidera mezu elektroniko bat bidaliz gaur, urriak 14, hasi eta azaroaren 4ra arte.

Inskribatutako merkataritza-establezimenduen artean, hamar hautatuko dira. Aukeraketa Udaleko, Uni Eibar-Ermua ikastetxeko eta EMGIko ordezkariek egingo dute, eta, horretarako, kontuan hartuko dira saltokiko erakusleihoaren tamaina, kokapena eta parte-hartzaileen proiektuarekiko prestasuna, malgutasuna eta jarrera.

10 saltoki horien aukeraketa azaroaren 7tik 11ra bitartean egin eta azaroaren 11n bertan emango da ezagutzera udal-webgunean.

Eibar Uni-Ermuako Merkataritza arloko ikasleek, ondoren, hamar denda horietako erakusleihoak apaindu eta moldatuko dituzte. Lan hori abenduaren 1erako amaituta egon beharko da, atondutako eta prestatutako erakusleihoak Gabonetako merkataritza-kanpainan erakutsi ahal izateko.

Programa honen inguruko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, deitu Udalaren Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Saileko 943708451 telefonora.