Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak ostiralean zabalduko dizkie herritarrei Errebal Plazia eraikinaren plaza eta inguruak

Errebal Plazia eraikineko maketa.

Errebal Plazia eraikineko maketa.

2021/07/08

Halaber, aurrera jarraitzen du plazaren saltokiak eta garajeak (-2 solairua) adjudikatzeko prozesuak, bai eta parking publikoaren (-1 solairua) irekierak ere. Funtzio anitzeko espazio kultural berria poliki-poliki joango da ekitaldi sozial eta kulturalak antolatzen.

Ostiralean, hilak 9, Errebal Plazia eraikin berriaren plaza estalia eta inguruak herritarrentzako zabalik egongo dira. Irekiera eguerdian egingo da, ekitaldi labur batean, eta bertan egongo dira Jon Iraola Eibarko alkatea eta beste udalkide batzuk.

Era honetan, hasiera emango zaio Errebal Plazia eraikin berria martxan jartzeko prozesuari. Jon Iraola herriko alkatearen berbetan, “ostiraleko ekitaldi xume eta soialarekin Errebal Plaziaren bihotza, haren plaza eta inguruak, zabalduko dizkiegu herritarrei. Era horretan emango diogu hasiera azaroan amaituko den prozesu bati, hilabete horretan irekiko baita merkatu-plaza eta orduan egingo dugu Errebal Plaziak merezi duen inaugurazio-ekitaldia.”

Errebal Plazaren erabilera anitzeko plaza eta haren ingurua herritarrentzako ireki ondoren, Udalaren hurrengo helburua eraikinaren -2 solairuan dauden garajeak eta trastelekuak esleitzeko prozesuarekin amaitzea da. Irailerako aurreikusten da garajeak entregatzea. Era berean, txandakako parkinga, eraikinaren -1 solairuan kokatua, irailaren hasieran jarriko da martxan.

Bestalde, uztailaren 19an amaitzen da epea Errebaleko merkatu-plaza berria osatuko duten emakidako sei saltoki finkoetako bat hartzeko interesa dutenek eskaintzak aurkezteko. Aurkeztutako eskaintzak teknikoki aztertu ondoren, adjudikatu egingo dira saltokiak.

Eibarko Udalak egindako prozesu parte hartzailearen emaitza dela Errebal Plaza berriaren osaera, 6 saltoki finkorekin (harategia-urdaitegia-arraindegia, okindegia, fruta-denda, ozpinetakoak eta eratorritakoak, "0-km"); prozesu hartan hainbat eragile ekonomiko, komertzial eta sozial bildu ziren, bai hirikoak, bai kanpokoak, eta gai horri buruz eztabaidatu ondoren, ondorioztatu zuten Eibarrerako merkatu-plazarik onena goian aipatutakoa izango zela, zeinak inguruko herri batzuetan, Azpeitian, esaterako, arrakasta handiz ezarri den merkatu-eredu tradizionalari jarraitzen baitio.

Halaber, zehaztu da dagoeneko zein izango den baserritarrak egongo diren tokia, Rialtotik merkatu-plazara pasatuko baitira. Hala, eta gestio guztiak amaituta, aurreikusten da merkatu-plaza azaroan zabaltzea 

Bestetik, Udalak laster aterako du lizitaziora eraikinean kokatuko den kafetegia. Aurreikusita dago uztaila amaitu baino lehen argitaratzea haren oinarriak, nahi duenak bere proposamena aurkezteko.

Gainera, Errebal Plazaren (plaza funtzio anitza eta erabilera askotariko gelak) espazio soziokulturalak modu progresiboan joango dira txertatzen herriaren bizitza sozialean eta kulturalean, herrian egingo diren kultur- eta aisialdi-ekitaldien egoitza berri bat izatera pasatuz.

Azkenik, datozen asteetan, El Casco bizitegi-eraikinaren parean amaitzeke dagoen obra txikia egingo da; alegia, goi-tentsioko linea bat aldatzearekin lotutako jarduera bat egingo da, eta ordura arte toki hori behar bezala mugatuta eta babestuta geratuko da. Uztaileko bigarren hamabostaldian hasiko dira Errebal Plazia eraikin berriaren inguruneko zati den Muzategi kalea berrurbanizatzeko lanak.