Eibarrek Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 24. edizioa hartuko du, publiko guztientzako proiekzio, erakusketa eta jarduerekin
Abenduaren 10, 11 eta 12an Coliseo antzokian, 19:00etatik 21:00era, nazioarteko itsaspeko zinema onenaren eta sarituenaren proiekzioak eskainiko dira. Sarrera doakoa izango da.
Cimasuben 49. edizioan lortutako arrakasta handiaren ondoren – azaroaren 13, 14 eta 15ean egin zen Donostian –, 25/26 Cimasub Tourra jarri da abian, 30 herri baino gehiagotan, itsaspeko munduaren magia ahalik eta jende gehienarekin partekatzen jarraitzeko.
Hala, aurten ere, Eibar Klub Deportiboaren Urpeko Jardueren Batzordeak, Udaleko Ingurumen Sailaren laguntzarekin, CIMASUB antolatu du Eibarren, planeta osoan zehar bidaia bat egiteko modurik onena, itsas hondorik ikusgarrienak bisitatuz eta itsas kutsaduraren eta klima-aldaketaren arazoaren osotasuna erakutsiz.
Cimasubek publikoa informatu, sentsibilizatu eta hunkitu nahi du, eta gure itsasoen edertasun ezkutua ez ezik, mehatxuek eragiten dituzten errealitate gogorrak ere erakutsi. Aurkeztutako lanen bidez, ikusleak —sarrera doakoa da—, aparteko aberastasuna duten urpeko paisaiak deskubritu ahal izango ditu, baina gure ekintzekin eragiten dugun sufrimenduaren lekuko ere izango da: plastikoek eta hondakinek eragindako kutsadura, gehiegizko arrantzak suntsitzen dituen espeziak, espezie inbaditzaileen sarrera edo gure baliabideen kudeaketa txarragatik gertatzen den itsas ekosistemen degradazioa.
Hortaz, abenduaren 10, 11 eta 12an Coliseo antzokian 19:00etatik 21:00era nazioarteko itsaspeko zinema onenaren eta sarituenaren proiekzioak izango dira. Horrela, Coliseoa itsasoko irudiz eta emozioz beteko da, eta jaialdiko pelikula eta film laburren aukeraketa bat egingo da. Sarrera doakoa izango da.
CIMASUBera aurkeztutako argazki onenen erakusketa bat ere egingo da Coliseoan, azaroaren 28tik abenduaren 12ra arte (zinemako ohiko ordutegian).
Txiki-txikitatik itsas kultura sustatzen jarraitzeko, Eibarrek ere TXIKIZIKLOren bi saio berezi izango ditu. Lehenengoa abenduaren 10ean izango da, eta ikastetxeei zuzenduta egongo da. Bertan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek hainbat film labur proiektatuko dituzte eta urpeko munduko profesionalekin hitzaldi bat izango dute.
Abenduaren 13an, larunbata, Coliseo antzokian, 12:00etan, TXIKIZIKLO FAMILIA GIROAN ere eskainiko da, gurasoek eta seme-alabek aldez aurretik ikastetxeetan egindako jarduera honetaz goza dezaten. Helburua da familia kontzientziatzea guztion esku dagoela klima-aldaketa arintzea eta gure itsaso eta ozeanoak salbatzen laguntzea.
Programa osatzeko, Itsaspeko Adinzikloa antolatu da adinekoentzat, Ego Gain zentroan, Gure adinekoek urpeko zinemaz gozatzeko aukera paregabea, beren ingurunetik irten gabe.
Programatutako ekitaldi eta proiekzio guztiek DOAKO SARRERA dute, lekua bete arte. Hemen: https://www.eibar.eus/eu/kultura/coliseo-antzokia/zinemako-aurresalmenta eskuratu ahal izango dira sarrerak aldez aurretik edo Coliseoko leihatilan (astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era).