Eibarko Udala
oparitu eibar

Gabonetan, “Eibar oparitu” txartelek saria daukate

2025/12/03
Logotipoa.

Eibar Merkataritza Gune Irekiak (EMGI) antolatu du ekimena, Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatuta. 50, 100 eta 250 euroko opari-txartelak eskuratu daitezke, eta guztira 1.250 euro banatuko dira sarietan.

Eibarko Merkataritza Gune Irekiak (EMGI), Eibarko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, ekimen bat jarriko du abian abenduaren 9tik aurrera (asteartea) herriko dendetan kontsumoa bultzatzeko, “Oparitu Eibar” txartelen bidez.  

“Oparitu Eibar” VISA txartel bat da, www.erosieibarren.eus  webgunearen bitartez eskuratu daitekeena eta txartelera atxikitako Eibarko merkataritza-, zerbitzu- eta ostalaritza-establezimenduetan erabili daitekeena. Interesa izanez gero, aipatutako web-orrian begiratu daiteke zein diren kanpainan parte hartzen duten establezimenduak. 

“Oparitu Eibar” txartela abenduaren 9tik 21era bitartean erosten dutenek txartela erostean gastatutako 50 euro bakoitzeko partaidetza-aukera bat izango dute abenduaren 22an egingo den zozketan batean parte hartzeko: 250 euroko txartel bat eta 100 euroko 10 txartel.

Kanpaina honen bidez, Eibarko establezimenduetan erostea lortu nahi da, izan ere, bezero berriak erakartzeaz gain, Eibarri bizitza eta izaera ematen dioten negozioei laguntzen zaie urteko garai garrantzitsu batean.  

Horrez gain, ekimenak aukera ematen du Eibarko merkataritzaren eskaintza zabala eta ugaria bistaratzeko; halaber, komunitate-izaera indartu eta herriaren barruan kontsumitu dadila bultzatzen da.  

“Oparitu Eibar” txartelen funtzionamendua

Pertsona bakoitzak nahi adina txartel eros dezake, eta txartelek ez dute iraungitze-datarik. 

Web-orrian erosi eta bi egun igaro ondoren, erosteko momentuan aukeratutako establezimenduan —Estaziño kaleko “Burbujas y más”, Kalbetoiko “Lakuesta Optikan” edo Amañako estankoan— jaso behar da, erosketa-erreferentzia eta NAN aurkeztuta.