Udalak milioi bat euro baino gehiago bideratuko ditu auzoetako irisgarritasuna hobetzeko eta hirian aisialdirako gune berriak sortzeko proiektuetara
2021/02/02
2021. urte honetan egin beharreko inbertsio nagusietako batzuk dira Ubitxan eta San Kristobalen bi igogailu publiko eraikitzea eta Mirabasoko baso-lorategia eta Sakun inguruan baratze ludikoak sortzea. Jarduera horietarako 1.300.000 euro inguru bideratuko dira.
Eibarko Udalak, Obra eta Hirigintza arloen bidez, 2021. urte honetan egingo dituen inbertsio ezberdinak ezagutzera eman dituzte gaur goizean egindako prentsaurreko batean Jon Iraola Obra eta Hirigintza zinegotziak eta Ana Telleria Ogasuneko zinegotzi arduradunak.
Hala, ekitaldi honetarako proiektu garrantzitsuenen artean, Ubitxa eta San Kristobal auzoetako irisgarritasuna hobetuko duten bi igogailu publiko berri eraikitzea dago. Igogailu horiek Ubitxa kaleko 2. zenbakiaren ondoan jarriko dira, eta San Kristobal kaleko 21. zenbakiaren parean amaituko. Bi igogailu izango dira, hiriko beste toki batzuetan daudenen antzeko ezaugarriak dituztenak.
Proposatzen den irtenbidea da bi igogailu jartzea, kota desberdinetan dauden pasabideekin, elkarrengandik 40 metro inguruko tartearekin. Ubitxa eta San Kristobal kaleak lotuko lituzkeen oinezkoentzako ibilbide bat osatzen dute, kale horien arteko eta inguruko etxebizitzei ere zerbitzua emanez.
Aurtengo behin betiko aurrekontua onartutakoan aterako da obra, eta 800.000 euro inguruko kostua izango du.

Obren eta Hirigintzaren zinegotzi Jon Iraolaren hitzetan, "nabarmendu egin behar da bi auzoetako bizilagunek egindako lana, hasieratik izan baitira proiektuaren benetako bultzatzaileak".
Aurten gauzatu nahi diren beste bi proiektu garrantzitsuenetakoak dira, Udalaren Ingurumen arloarekin elkarlanean, Mirabasoko baso/lorategiaren hiri-inguruko espazio bat sortzea -Elkarrekin Podemos Eibarrekin lortutako akordioari esker- eta Sakun inguruan 25 hiri-baratze eraikitzea, herritarrek berek autokudeatuko dituztenak.
Bi jarduerek 500.000 euro inguruko kostua izango dute, eta hirigunearen barruan aisialdirako gune berriak sortzeko balioko dute.
Ildo horretan, azpimarratzekoa da paseatzeko zati bat sortuko dela, Jardiñetako goialdea eta saihesbidearen irteeraren ondoan dagoen parkea lotuko dituena, Arraterako norabidean, Sakun eta Pitxargain zeharkatuz eta Itzioko ikastetxea inguratuz.
Andretxea berriaren proiektua
Andretxea (Isasi kaleko 11. zenbakian, Astelena pilotalekuaren ondoan) hartuko duen eraikinaren barrualdea egokitzeko proiektua da mahai gainean dagoen beste lehentasun bat. Eta, obra horien exekuzioa lizitaziora atera ondoren, Andretxeako instalazio berriei forma emateko lanak hasiko dira. Proiektu hori EH-Bildurekin aurtengo aurrekontuan lortutako akordioari esker gauzatuko da.
Bestalde, Errebaleko funtzio anitzeko eraikinaren eta kultura-ekipamenduaren lanak amaitzea da aurtengo beste erronka nagusietako bat; 2021eko maiatzean amaituko dela aurreikusten da.
Errebaleko eraikin berria egitearekin batera, ingurua urbanizatzeko lanek aurrera jarraitzen dute, eta, ziurrenik, otsailaren amaieran edo martxoaren hasieran amaituko dira. Helburua da Eibarko erdiguneko kaleak trafiko "lasaiko" gune bihurtzeko bidean aurrera egiten jarraitzea, kale horietan dabiltzan ibilgailuen abiadura murriztuz, eta Errebal kalean oinezkoen mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzea.

Aipatzekoak dira, halaber, Muzategiko urbanizazio- eta hobekuntza-lanak, baita Errebalen informazio-bulego bat prestatzea ere, 'Errebal Plazia' eraikineko 101 garaje eta 26 trasteleku merkaturatzeko emakidako erregimenean. Bulego horrek jasotako eskaera guztiak zentralizatzeko eta garaje horiek erosteko prozesua kudeatzeko balioko du.
Hiriaren ekialdea hobetzeko proposamenak
Bestalde, hiriaren ekialdea hobetzeko beste inbertsio eta/edo proiektu batzuk egingo dira: Bittor Sarasketako epaitegi zaharren eraikina 19 zuzkidura-bizitoki bihurtzea, eta eraikin berean udal jolas-zentro berri bat sortzea; Txonta auzoa birgaitzeko lanak (Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza babestuak eraikitzeko proiektua barne); trenbidearen gaineko pasealekua egitea, Estaziño eta Azitain artean (horretarako, erabakigarriak izango dira Europako funtsen laguntzak); Murrategiko Plan Berezia, zeinak ingurunea eta irisgarritasuna hobetzeko zenbait obra baitakartza; Sautxi auzoko irisgarritasuna hobetzeko proiektua; edo Barrena kalea hobetzeko lanak
Azkenik, eta 2021eko aurrekontuaren kontura, beste proiektu batzuk egingo dira, hala nola Julian Etxeberriaren ingurua berrurbanizatu eta hobetzea, Eibarko erdigunea Mekola eta Arrate Biderekin lotuko duten igogailu publikoak eraikitzea, Vildósolako txalet zaharraren lurretan parke bat sortzea, Berdintasunaren pasealekuari lotuta, eta, ondorioz, San Juan kaleko atzealdean dagoen parkean jarduteko lanak.

Erlazionatutako edukiak
- Udalak lizentzia emango dio aurki Eusko Jaurlaritzari Bittor Sarasketako epaitegi zaharrean 19 zuzkidura-bizitoki egiteko (2021-01-21)
- Eibarko Udalak abian jarri du Julian Etxeberria kalea eta haren inguruak berrurbanizatzeko proiektua (2021-01-13)
- Erdigunea Mekola eta Arratebiderekin lotuko duten igogailu publikoen proiektua idaztea lizitaziora atera du Udalak (2021-01-05)
- Udalak lizitaziora atera ditu Muzategi kalea berrurbanizatzeko lanak (2021-01-04)
- Udalak 400.000 euroko dirulaguntza bat onartu du Txonta auzoko eraikinak birgaitzeko, Eusko Jaurlaritzak emandakoaren osagarri (2020-11-20)
- Txontako bizilagunek 2022ko azaroaren 30era arte izango dute aukera beren etxebizitzak zaharberritzeko obrak egiteko (2020-09-10)
- Errebal kaleko urbanizazio-obrak hasi dira (2020-07-20)
- Astelena eraikinaren barruko aldea egokitzeko proiektua bukatuta egongo da datozen egunetan (2019-11-04)
- Lizitazioan Ubitxa eta San Kristobal artean bi igogailu berri jartzeko proiektuaren idazketa