Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak Larrialdietarako 666 gizarte-laguntza eman zituen iaz, guztira 586.963 euroko zenbatekoagatik

Eibarko Udala

Eibarko Udala.

2022/02/18

Iaz emandako GLLen erdiak etxebizitza alokatzeko gastuetarako bideratu ziren, eta jarraian etxebizitza mantentzeko gastuetarako, energia-fakturetarako eta amortizazio-interesetarako. COVID-19aren pandemiaren ondorioz, 2021ean gehiago izan ziren emandako laguntzak aurreko urtearekin alderatuta: 2019an 600 laguntza eman ziren eta gastua 555.817 eurokoa izan zen.

Eibarko Udaleko Gizartekintza Sailak Larrialdietarako Laguntzen 666 eskaera onetsi zituen 2021ean aurkeztu ziren 697 laguntzetatik; aurreko ekitaldian emandako laguntzak (600) baino gehiago, hain zuzen. Hala, 2021ean emandako laguntza guztien zenbatekoa 586.963 eurokoa izan da, hortik 525.526 euro Eusko Jaurlaritzak eman ditu, hura baita arlo horretako erakunde eskuduna eta laguntzen arduraduna.

Jon Iraola alkatearen hitzetan, “COVID-19aren pandemia eta familien ekonomian izan dituen ondorioak izan dira iaz emandako GLLen kopurua aurreko ekitaldiekin alderatuta handiagoa izatearen arrazoi nagusienetako bat. Eibarko Udaletik beti bideratu dugu behar izan den diru-kopurua baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiak onartzen direla bermatzeko eta Eusko Jaurlaritzak emandako zenbatekoa osatzeko, baldin eta nahikoa izan ez bada. Izan ere, horrelako laguntzak oso garrantzitsuak dira eibartarrek beren kabuz eskuratu ezingo lituzketen oinarrizko produktu eta zerbitzuak eskura ditzaten bermatzeko.”

Horrela, joan den urtean emandako GLLen ehuneko handi bat (guztizkoaren % 41,45) etxebizitza alokatzeko laguntzei dagokie, azken urteetan gertatzen ari denaren ildotik. Kontzeptu horrengatik, iaz 243.274 euro bideratu zituen Udalak laguntzetan.

Laguntzen % 21,13 (124.017 euro) etxebizitza mantentzeko gastuak ordaintzeko erabili zen. Energia-gastuei dagokienez, Udalak 99.421 euro bideratu zituen horretarako, alegia, laguntzen % 16,94.

Amortizazio-interesak ordaintzeko emandako laguntzen zenbatekoa ere esanguratsua zian zen: 89.521 euro (laguntze guztien % 15,25).  Beste kontzeptu batzuk hauexek izan ziren: oinarrizko premiak (9.855 euro); zorpetzea (5.015 euro); konponketak eta instalazioak (472 euro) eta altzariak eta etxetresna elektrikoak (1.603 euro).

Gizarte Larrialdietarako Laguntzen onuradun diren pertsonen eta familien kopuruak aldatu egiten dira urtetik urtera. 2019ko ekitaldian, Udalak 672 GLL eman zituen; 2020an, kopurua 600 eurora murriztu zen (555.817 euro).