Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak lanean dihardu 'Errebal Plazia' Eibarko kulturarako eta partaidetzarako plaza publiko nagusia bihurtzeko

Errebal Plazia.

Errebal Plazia.

2021/07/26

Kultur espazioaren funtzionamenduari buruzko xehetasunak landu bitartean, prest dago jada hurrengo hilabeteetarako egitarau kulturala eta soziala. Bai plaza estalia bai gela balioaniztunak hainbat ekitaldiren topagune izango dira irailetik aurrera: antzerki ikuskizunak, musika kontzertuak, azoka, jaiak, bazkariak, hitzaldiak, tailerrak edo bilerak.

‘Errebal Plazia’ kultura zentro balioaniztuna eraikitzeko lanak amaituta, Udala azken ukituak ematen ari zaizkie espazio hau ‘Eibarko kulturaren eta herri-partaidetzaren plaza nagusia’ bihurtzeko planei.  Batetik, tasak eta prezioa publikoak, eta funtzionamendu araudia ezarriko dituen dokumentua egiten ari da.  Gainera, prestatzen ari dira altzariak hornitzeko baldintza-agiriak eta aurrera jarraitzen dute Errebal Plazaren kultur dinamizatzaile bat kontratatzeko tramiteek. Eta, bestetik, zehazten ari dira zer erabilera eman espazioei eta zer egitarau landu hurrengo hilabeteetarako.

Laster aterako da lokaletarako altzariak eskuratzeko lizitazioa, bai eta estalitako plazaren egokitzapena jarduera eszeniko, musikal eta bestelakoak (argiztapen eta soinu sistemak)  antolatu ahal izateko.  Alegia, estalitako plazari beharrezkoa den azpiegitura ematea topagune bat izan dadin; topagune bat atseden hartzeko, paseatzeko edo ekitaldiak antolatzeko, hala nola, kultur jarduerak, antzerki emanaldiak, bazkariak edo jaiak, azokak edo bilerak.

Jarduera horiek zehazteko, esku hartzen duten udal sailak (Kultura, Euskara, Gazteria, Gizartekintza) Eibarko talde kultural eta sozialekin biltzen joango dira, instalazioak egokitzeko eta jardueren egutegiak ezartzeko.  Toki estalia eta perimetratua denez, erabilera-aukerak ugariak dira urte osoan zeha.  Hala, datorren irailerako, ‘Errebal Plazia’ prest egongo da Eibarko bizitza sozial eta kulturalaren gunerik garrantzitsuena izateko.

Itxitako bi gela balioaniztun handiei dagokienez, erabilera-baldintzak eta araudi bat lantzen ari dira, zehazteko zer kolektibo motak erabili ahalko dituen edo espazioak erreserbatzeko.  Eta, aurreikusten da gela horiek erabili ahal izatea hitzaldiak, bilerak, tailerrak edo mahai-inguruak antolatzeko.  Horretarako, Kultura Sailetik bilerak izango dituzte kolektiboekin haien premiak zeintzuk diren jakiteko.

Datozen hilabeteetarako egitaraua

Dagoeneko zehaztuta daude Errebal Plazan antolatuko diren jarduera batzuk. Irailaren 17an, Dantzaz konpainiaren eskutik 'Karoli' antzerki-ikuskizuna izango da.  Hurrengo egunean, Dantzaz-en eskutik baita ere ‘Basoa’ ikuskizuna eskainiko da. Irailaren 24an ‘Orquesta de Malabares’ zirko-ikuskizuna egongo da, Pistacatro konpainiaren eta Cielito Musika Bandaren eskutik.

Urriaren 9an, kale antzerkia ikusi ahal izango da Turukutupa konpainiarekin. Urriaren 22an Euskelga taldeak folk kontzertu bat emango du eta Eibarko Galiziako Etxeak dantza emanaldi bat eskainiko du. Urriaren 23an Tor taldek folk kontzertu bat emango du.  Gainera, beste jarduera batzuk lotzen ari dira Errebal Plazarako irailerako, urrirako eta azarorako.

Horrez gain, San Andresetarako edo Aratosteetarako antolatzen diren ekitaldi batzuk Errebalen egingo dira. Musika Bandak eta Eibarko Txistulariek hurrengo kontzertuak plaza estalian egingo dituzte eta, halaber, zehazten ari dira folk edo heavy kontzertu bat, eta hip-hop aktuazioak. Afariketan programaren tailer batzuk ere Errebal Plazan egingo dira. Uztailaren 30ean, bazkari bat egingo da plazan Eibarko Immigrazio Sailak antolatuta.

Edukierei dagokienez, aukera guztiak aztertzen ari dira pandemiak eragindako murrizketak kontuan hartuta.  Nahiz eta proiektuan 1.700 ikuslerainoko edukiera aurreikusi, aforo hori egokitu egingo da eta 200-600 ikusleraino murriztu, eta beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak beteko dira.

Antzerki Ikastaroa

Errebal Plazaren helburuetako bat arte eszenikoen sustapena denez, espazio berrian martxan jarriko den ekimen bat antzerki eskola bat da 2021-2022 ikasturterako. Ikastaroaren izena "Antzerki Laborategia" da eta Irene Hernandok emango du urriaren 5etik maiatzaren 25era, eraikinaren bigarren solairuan.  Jarduera asteazkenero egingo da, eta taldeak, heziketa zikloen arabera egingo dira, eta beste talde batzuk helduentzat izango dira.

Eibarko historiaren erakusleihoa

Azkenik, merkatu plaza hartuko duen espazioaren aurrealdea erakusleiho handi bat bezala egokitu da, hamar metroko luzerarekin. Espazio hori erakusleiho bat izango da eta bertan pieza historikoak erakutsiko dira, gaur egun Armagintzaren Museoan daudenak. Eskaparate horretan —irailetik aurrera ikusi ahal izango da— Lambretta motorrak ikusi ahal izango dira edo Eibarko historian esanguratsuak diren beste pieza batzuk.