Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak hirugarren urtez jarraian laguntzen du zapatu honetatik aurrera formatu birtualean egingo den 'Uni Encounter' ekitaldian

Uni Encounter.

Uni Encounter.

2021/03/03

Uni Eibar-Ermuak antolatua, ekimenak izaera dibulgatiboa, teknikoa eta ludikoa du, hainbat jarduerarekin eta informatikaren eta digitalizazioaren arloan garrantzitsuak diren pertsonen presentziarekin. Topaketan nahi duten pertsona guztiek har dezakete parte, aldez aurretik izena emanda.

Eibarko Udalak, hirugarren urtez jarraian, Uni Encounter jardunaldian hartzen du parte eta bere babesa ematen dio Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailaren bidez. Aurtengoarekin, teknologia berriak zabaltzeko ekimenaren 17. edizioa beteko da, eta zapatu honetan, martxoaren 6an, izango da. Hala ere, ekitaldiek martxoaren 12ra arte iraungo dute.

Edizio honetan, Discord parte hartzeko plataformari esker, ikus-entzunezko lanak egiteko eta ekitaldia Twitch bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da.

Aurtengoaren berritasun nagusia da modu birtualean egingo dela, pandemiaren ondorioz aforoa murriztu egin behar baita. Ekitaldian parte hartzea doakoa bada ere, on-line parte hartu nahi dutenek UniEncounter.uni.eus/ webgunera jo behar dute (https://uniencounter.uni.eus/); hor zabalik dago izena emateko aukera, eta izena ematen dutenei parte hartzeko esteka emango zaie. Jarduera hauek, batez ere, ikasleei edo ikasle graduatuei eta profila interesgarritzat ikusten duten enpresa edo eragileei zuzenduta daude.

Jardunaldian eskainiko diren ekitaldiek, funtsean, izaera dibulgatiboa eta teknikoa dute, eta horrez gain, alderdi ludikoa, informatikaren eta zibersegurtasunaren arloko pertsona garrantzitsuen hitzaldiak, tailer praktikoak eta sareko joko-lehiaketak edo eSports-ak.

Landuko diren esparru edo ardatz nagusiak hauek dira: segurtasun informatikoa edo zibersegurtasuna hainbat alderditan eta IKTak, kirol digitalak, entretenimendu digitala eta jabetza digitala.

Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntzako Alberto Albistegui zinegotziaren hitzetan, “urteko ekimen hau gaur egungo eta etorkizuneko Eibar bultza dezaketen esparruetako berrikuntzaren aldeko apustua da. Arlo tekniko/teknologiko horretan kokatu behar du Eibarrek bere burua jarduera berriak ezartzeko; horixe da egin beharreko apustua.”

Topaketa 10:50ean irekiko da streaming-aren hasierarekin, eta, ondoren, Uni Encounter-en estekara (11:00etan) eta aurtengo edizioaren aurkezpenera pasatuko da.  Jarraian, Ángelekin ziber-elkarrizketa bat izango da. 11:30ean Maitane Valdecantosek jabetza intelektualari buruz egingo du hitza, eta ondoren, 12:00etan, zibersegurtasunari buruzko elkarrizketa bat izango da Floren Molinaren eskutik. 12:30ean ideien lehiaketa aurkeztuko da eta 12:40an Mikel Bermejo “Plantxa-gizona”ren emanaldi bat izango da.

13:10ean aurkeztuko da eSports, eta horren ondoren FIFAe finala. Eta gero, 13:45ean, League of Legends-en finala. Topaketa 15:30ean amaituko da Valorant-en finalarekin; eta, azkenik, 16:00etan, agurra izango da eta streaming-aren amaiera.

Jardunaldi hori bukatuta, martxoaren 7tik 12ra bitartean, hilaren 6an hasitako hainbat jarduera gauzatzen joango dira.

Azken urteotan Eibarko Udala laguntzen ari da topaketa hauen antolaketan, uste duelako aukera ona dela teknologia berrien zale diren gazteei laguntzeko eta,  ikastetxeetan ematen den ohiko prestakuntza horretatik kanpo, beste era batean ikasi eta disfrutatzeko.