Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak hainbat lan egin ditu herriko aisialdi-gune batzuk erosoago erabili ahal izan daitezen

Urkizuko parkearen irudia.

Urkizuko parkearen irudia.

2021/06/18

Urkizuko parkeko zuhaitz-txorkoak lurzoruaren mailan jartzen ari dira, eta 47 banku berriztu dira. Halaber, urtero egiten den bezala, sasoiko loreak erein dira herriko jardinetan.

Eibarko Udalak, Zerbitzu Sailaren bidez, hainbat lan egin ditu azken asteotan herriko hainbat tokitan, ingurunea hobetzeko eta segurtasuna bermatzeko, hala, aisialdi-guneak eta parkeak erosoagoa erabil ditzagun.

Jon Iraola Eibarko alkatea, udal teknikariekin batera, Urkizun egon zen, inguru horretako bizilagunen premiak lehen eskutik ezagutu ahal izateko. Bisitan egiaztatu zuenez, herritarren eskabide batzuk zuhaitz-txorkoak hobetzea eta bankuak berritzea zen.

Hala, Urkizuko parkeko 56 txorkoak lurzoruaren mailan jartzen ari dira, izan ere, lehen jendeak estropezu egiten baitzuen haiekin. Gainera, aglomeratu-geruza bat eman da gainetik arbolaren sustraia babesteko. Parkeko erabiltzaileek behin eta berriz egin duten eskari bat izan da, toki horretan jende asko jausten zelako.

Horrez gain, 47 banku berri jarri dira parke osoan, urteekin eta erabilerarekin hondatuta zeuden-eta.

Urkizuko bi lan horiez gain, urtero bezala, sasoiko loreak landatu dira, herriko hainbat lorategi-gunetan. Udaberri-uda sasoiko loreak jarri dira, hala nola begoniak eta salbia.