Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak gaitzetsi ditu Madrilen gertatutako emakume eibartar baten eta haren semearen erailketak

2017/05/03
Banderak haga erdian jarriko ditu Udalak dolu-seinale moduan bi egunez eta elkarretaratzea deitu du maiatzaren 4an, 20:00etan.

Atzo, hilak 2, Alcobendasen jazotako hilketen harira, Eibarko Udalak, Bozeramaileen Batzordearen bitartez, honako erabakiak hartu ditu, aho batez:

  • Rakel López Airas eta bere semearen hilketa erabat gaitzetsi. Tamalez, genero indarkeria egoera baten biktima ziren.
  • Eibartarrei dei egiten diegu, bihar, hilak 4, 20:00etan, elkarretaratzea egiteko udaletxearen aurrean. 5 minutuz elkartuko gara atzoko hilketak gaitzesteko.
  • Bi dolu-egun izendatuko ditugu, eta udaletxeko banderak makila erdian egongo dira.
  • Erabateko elkartasuna adierazi nahi diogu Rakel López Airas eta bere semearen familiari. Udala guztiz prest dago orain izan ditzaketen premiak asetzen laguntzeko, eta, hala erabakiko balute, auzibidean akusazio partikular gisa azaltzeko.
  • Era berean, eibartarrekin bat egiten dugu eta guztiak animatzen ditugu Eibarko elkarteek deitutako edozein mobilizaziotan parte hartzera.
Udalak gaitzetsi ditu Madrilen gertatutako emakume eibartar baten eta haren semearen erailketak

Miguel de los Toyos, Eibarko alkatea.