Eibarko Udala
bisita gidatuak

Eibarko Udalak bertako industriaren historia ezagutzeko bisita gidatuen beste edizio bat antolatu du abuzturako

2026/07/28
Kartela.

Bisitak abuztuaren 2an, 6an, 13an, 20an, 27an eta 30ean izango dira. Interesa dutenek San Andres parrokiara hurbildu beharko dute 10 minutu lehenago; parte-hartzea doakoa da.

Urtero, Eibarko Udalak, Debegesarekin lankidetzan, historia eta industria oinarri duten bisita gidatuak antolatzen ditu, hirigunean zehar, Eibarren nortasun eta ibilbide industriala balioan jarri eta ezagutzera emateko. 

Bisitetan, Nerea Alustiza historialari eibartarrak, historiaren eta ondare industrialaren bidez, Eibarko idiosinkrasia kontatuko du, eta Eibarrek Gerra Zibilean izan zuen aldaketa drastikoa eta ondorengo berpizkundea. Besteak beste, hiriko enpresa enblematiko batzuk aipatuko ditu, hala nola El Casco, Lazpiur, Aurrera edo BH. 

Bisita gidatuek ordu eta erdi iraungo dute, eta San Andres parrokiaren plazoletan hasiko dira. Abuztuaren 2an eta 30ean 11.30ean, eta abuztuaren 6an, 13an, 20an eta 27an 18.30ean. Abuztuaren 27ko bisita euskaraz izango da. 

Parte-hartzea doakoa da, eta interesa dutenek 10 minutu lehenago egon beharko dute San Andres elizaren ate nagusian. 

Jon Iraola Eibarko alkateak zera adierazi du: “Bisita hauek modu bikaina dira Eibarko historia industriala ezagutzeko, ondare horrek gure hiri-izaera definitzen jarraitzen baitu. Gure helburua da kanpotarrek eta bertakoek hobeto ezagutzea nola lagundu duen gure iraganak gaur egungo hiri berritzaile eta ekintzailea eraikitzen”.

Bestalde, Vanesa Hortas Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntza zinegotziak azpimarratu duenez, “ibilbide hauek esperientzia desberdina eskaintzen dute Eibar ikuspegi historiko eta industrial batetik ezagutzeko, bereizten gaituen ondarea balioan jarriz. Udako jardueren eskaintza aberasteaz gain, ibilbide paregabea duen hiri baten irudia proiektatzen laguntzen dute; hiri bat potentzial handia duena gure udalerriko kulturari, industriari eta memoriari lotutako turismoa garatzen jarraitzeko”.