Udalak bonu-kanpaina jarri du martxan herriko elikadura- eta ostalaritza-sektoreei zuzendua

Parte hartu nahi duten establezimenduek atxikimendu-agiri bat sinatu beharko dute irailaren 9tik 12ra bitartean (egun hori barne). Dokumentu hori Udalaren webgunean eta www.erosieibarren.eus webgunean egongo da eskuragarri.
Eibarko Udalak erosketa-bonuen kanpaina jarriko du abian irailaren 9tik aurrera, herriko elikadura- eta ostalaritza-establezimenduetan. Eibarko Merkataritza Gune Irekiaren bulegoa arduratuko da koordinazio- eta kudeaketa-lanez.
Kanpaina hau Eibarko elikadura- eta ostalaritza-sektoreko establezimendu guztientzat dago zabalik, betiere baldintzak bete eta kanpainan parte hartu nahi badute (ez bakarrik EMGIko kide diren establezimenduak). Horretarako, aldez aurretik atxikipen-agiri bat sinatu beharko dute.
Horrela, parte hartu nahi duten establezimenduek atxikimendu-dokumentua bete eta posta elektronikoz bidali beharko dute info@eibarcentrocomercialabierto.com helbidearen bidez, edo EMGI elkarteak Untzaga 7, 3. behean dituen bulegoetan entregatu, irailaren 9tik 12ra bitartean.
Dokumentua www.eibar.eus webgunean edo www.erosieibarren.eus webgunean deskargatu daiteke.
Edozein zalantza izanez gero, parte hartu nahi duten establezimenduek 943.25.40.83 telefono zenbakira dei dezakete edo info@eibarcentrocomercialabierto.com. helbide elektronikora idatzi.
Hemendik gutxira emango da jakitera informazio gehiago kanpainari buruz: bonuak erosteko datak eta erosketa-bonuak eskuratzeko baldintzak.