Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak berrikuntzako tokiko agente bat izaten jarraituko du 2024an

Eibarko Udala.

Eibarko Udala.

2023/09/06

Eibarko Udalak tokiko eragileak sartzeko edo berritzeko dirulaguntza eskatu dio Zientzia eta Berrikuntza Ministerioari, 2024an berrikuntzako tokiko agentearen kontratazioa luzatzeko helburuarekin. «Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiriak» politika berritzaileak bultzatzeko lagun-tzen barruan, kontratazio-kostuen % 75 estaltzea espero da.

Eibarko Udalak tokiko berrikuntza-agente bat izaten jarraitu nahi du 2024an. Helburu horrekin, Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza Sailak dirulaguntza bat eskatu dio Zientzia eta Berrikuntza Ministerioari, Innpulso Sareko "Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiriak" politika berritzaileak sustatzeko laguntzen barruan, eta horien artean dago gure hiria.

2022ko martxoan kontratatutako berrikuntzako tokiko agentea berritzea posible da, jasotzea espero den 37.500 euroko dirulaguntzari esker. Horrela, tokiko berrikuntza-agentearen kontratazio-kostuen % 75 ordainduko litzateke 2024an, eta gainerako % 25a, berriz, Udalak hartuko luke bere gain.

Berrikuntzako tokiko agentea udal-politika berritzaileak inplementatzen dituen profesionala da, hala nola iraunkortasun-planak, berrikuntza digitaleko proiektuak, energia aurreztea, ekonomia zirkularra, ekintzailetza teknologikoa eta soziala eta berrikuntzako erosketa publikoko proiektuak.

Herriko berrikuntza-ekimenek eragin erabakigarria dute tokiko eta eskualdeko ekonomian, eta zeregin garrantzitsua betetzen dute gizarte berritzaile bat lortzeko, herritarrekiko, enpresekiko eta erakundeekiko hurbiltasunagatik. Eibar partaide den Innpulso Sarearen bidez, udalen arteko lankidetza sustatzen da, kudeaketan jardunbide egokiak eta esperientzia eta proiektu berritzaileen ekimenak partekatuz.

Vanesa Hortas Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotzi arduradunaren hitzetan, "tokiko agentea berritzea berrikuntza-politiken kudeaketa eta garapena indartzeko beste urrats bat da. Jarduera hau Udalean duela urte batzuetatik hona egiten diren ekintzei gehitzen zaie".

Berrikuntza-arloaren zeregin nabarmena

Eibarko Udalak berrikuntzako tokiko agentearen figura du 2022tik, orduan jarri baitziren abian «Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiriak» laguntzak, eta harrezkero ez du zalantzarik izan Garapen Ekonomiko eta Berrikuntza arloan egiten duen ekarpenarekin jarraitzeko.