Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak bat egiten du poliomielitisak jotako gaixoen aldeko adierazpenarekin

2016/10/24

Gaur da Poliomielitisaren kontrako borrokaren Mundu Eguna. Adierazpena, Egunarekin batera etorri da.

Eibarko Udalak bat egiten du poliomielitisaren hatzaparretan geratu ziren pertsonen aldeko adierazpenarekin, gaur egun, gaitzaren ondorio berantiarrak eta postpolio sindromea jasaten ari direnak. Poliomielitisaren kontrako borrokaren Mundu Eguna dugu gaur, urriak 24, eta, egun seinalatua denez, Eibarko Udalak bat egin du FEAPETek (Polio Elkarteen eta haren ondorio berantiarren Espainiako Federazioa) eta EPEk (Euskadio Polio Elkartea) aurkeztutako proposamen baten harira egindako adierazpenarekin.

Adierazpen horretan Eibarko Udalak eskaera hauek egin dizkio Osakidetzari: postpolio sindromea eta gaitzaren ondorioak pairatzen ari diren gaixoei zuzendutako jarduketa sanitarioko gida egitea, diagnostikotako arauak ezartzea eta  Neurologiako adituen arreta eta  errehabilitazio-tratamenduak ematea. Aldi berean, Gizarte Segurantzari eskatzen zaio postpolio sindromea gaixotasuntzat aitortzea eta gaixo bakoitzaren egoera baloratzea; era horretan, gaixoek pairatzen dituzten ondorioak larriagotuko balira, baliaezintasunaren kalifikazioa eman dakiekeen jakiteko aukera egongo litzatekelako.

Onartu den proposamenean, Eibarko Udalak eskaera hau egin dio Espainiako Gobernuari: har dezala postpolio sindromea  patologia mingarri, baliaezintasuntzat eta ezintzailetzat, eta sar dezala baliaezintasuna baloratzeko sistemaren barruan. Gobernu zentralari eskatzen zaio baita alda dezala ezintasuna duten langileen erretiroa arautzen duen artikulua, eta % 45eko ezintasun-maila, bakarrik erretiro-eskaera egiteko unean eska dezala, aurretik txosten medikoa eginda.

Azken finean, Eibarko Udalak babestu duen adierazpen horrek Espainiako Gobernuari eskatzen diona hauxe da: eskatutako aldaketa horiek guztiak estatuko administrazio zibileko funtzionarioei ere aplikatzea, Klase Pasiboen Araubide barruan.