Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak baliabide gida bat egin du, pertsona nagusientzako zerbitzuak, dirulaguntzak eta jarduerak jasotzen dituena

Adinekoentzako Baliabideen Gidaren aurkezpeneko irudia.

Adinekoentzako Baliabideen Gidaren aurkezpeneko irudia.

2022/10/28

Gidak, Adinduren lankidetzarekin egin eta laster buzoneatuko dena, hainbat edukiri buruzko informazioa emango du: elkarteak, prestakuntza-zentroak, kirola, heziketa artistikoa eta soziokulturala, kultura-guneak, gizarte-zerbitzuak, berdintasuna, edo osasun-zerbitzu eta -baliabideak. Jon Iraola alkatearen hitzetan, gida hau “Udalak adineko pertsonei bizitza osasuntsuagoa, osoagoa eta autonomoagoa egiteko tresnak eta aukerak eskaintzeko egin duen apustuaren osagarri da”.

Eibarko Udalak Adinekoentzako Baliabideen Gida bat prestatu du, zeinean  biztanleriaren sektore horren eskura dauden zerbitzu, laguntza eta jarduera guztiak kontsulta daitezkeen. Ekimen horren helburua herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzea da.

Gida Udalak sustatu du, Adindu Gerontologia Zerbitzuak erakundearekin elkarlanean, eta gaur aurkeztu dute, prentsaurrekoan, Jon Iraola alkateak, Idoya Sarasqueta Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak eta Adinduko ordezkaritza batek.

Gida honek —bakarrik bizi diren 65 urte edo gehiago duten pertsonen Eibarko etxeetan buzoneatuko dena datozen egunetan— adinekoentzat interesgarriak izan daitezkeen zerbitzu eta jarduerak jasotzen ditu: adinekoen elkarteak eta zentroak, Udalaren Kirol Patronatua, prestakuntza-zentroak, heziketa artistikoko zentroak, elkarte soziokulturalak, kultura-guneak, gizarte-zerbitzuak, Berdintasun Zerbitzua, osasun-baliabideak edo elkarte soziosanitarioak.

Kategoria bakoitzean, hainbat zerbitzu, erakunde edo elkarte ageri dira, eta bakoitzari buruzko informazio zehatza eskaintzen da, hala nola helbidea, telefonoak, mezu elektronikoak edo sare sozialak.

Horrela, gidaren orrialdeetan jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa aurkitu daiteke, besteak beste, zahar-etxeak, Biztu, Ikasten, Nagusilan, Adinekoen Kontseilua, Pentsiodunen Mugimendua, udal-instalazioetako kirol-jarduerak, parke osasungarriak, prestakuntza-zentroak, KZgunea, Zeramika, Dibujo edo Musikako udal-eskolak, abesbatzak.

Elkarte soziokulturalak (Arrate Kultur Elkartea, Klub Deportiboa, Eta Kitto), ere jasota daude; espazio kulturalak: Liburutegia, Errebal Plazia, Coliseo Antzokia, erakusketa-aretoa edo Museoa; Gizartekintza Sailak edo Andretxeak eskaintzen dituzten zerbitzuak; osasun zentroak eta Ospitalea, Minbiziaren aurkako Elkartea, Afagi, Agifes, Alkoholiko Anonimoak, Gurutze Gorria edo Deparkel.  Badago baita ere garraioei, Udaltzaingoari edo Imsersori buruzko informazioa.

Jon Iraolak zera adierazi du: “Gidan ikus daitekeenez, Eibarren askotariko jarduerak eta zerbitzuak ditugu adinekoen premietara eta lehentasunetara egokituak, eta, horiei esker, osasuna zaindu, jarduera fisikoa egin, eta jakintzak eskuratu ahal izango dituzte hainbat diziplinatan; eta hori guztia zahartze aktiboa lortzeko helburuarekin"”

Jon Iraola alkatearen hitzetan, “gida hau Udalak adineko pertsonei bizitza osasuntsuago, osoago eta autonomoagoa egiteko tresnak eta aukerak eskaintzeko egindako apustuaren osagarria da”. Horren harira alkateak gogorarazi du eibartarren % 25 inguru 65 urtetik gorakoa dela. “Biztanleria-piramidea gero eta handiagoa da adin handieneko biztanleria-tarteetan, eta, horregatik, hiriak eta herriak prestatuta egon beharko dugu egoera honetatik datozen premia guztiei behar bezala erantzuteko", adierazi du Iraolak.

Horrekin lotuta, azpimarratu du sozializaziorako adierazlerik handienetako bat Eibarrek dituen lau zahar-etxeak direla, eta, aldi berean, esan du Udalean egunero lan egiten dutela kaleetan irisgarritasuna hobetuko duten proiektuak diseinatzeko eta gauzatzeko, eta nabarmendu du Gizartekintza Sailak  arreta eta zainketa espezifikoak behar dituzten pertsonei zuzeneko laguntza emateko egiten duen lana.

Gidaren aurkezpen-ekitaldian beste ekintza batzuk ere gogorarazi nahi izan dira, hala nola Eibar (2015ean) Adineko Pertsonekin Lagunkoiak diren Hirien Sarera atxiki izana, edo egungo udal-agintaldian Adinekoen Batzordea sortu izana.