Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak Argazkilaritzako Mezenas saria jaso du

2014/10/21

Eibarko Udaleko Kultura zinegotzia, Esther Kareaga, Vilanova ila Geltrú-n ospatu den Argazkilaritza Konfederazioaren XXVIII. Kongresuan egon da, Argazkilaritzako Sari Nazionalen banaketan, Eibarko Udalak azaroan lortu zuen "Mezenas" kategoriako saria jasotzen. Saria Eibarko Klub Deportiboaren Argazkilaritza sailak egindako proposamenez iritsi zaio udalari

Espainiako Argazkilaritza Konfederazioak (EAK), 1992az geroztik, urtero saritzen ditu argazkilaritzaren alde lanean ibili eta argazkilaritza sustatzen diharduten enpresak, erakundeak edo artistak, baita EAK bera ere.

Sari hauetako kategoriak hiru dira: Mezenas, Argazkilaririk onenarena eta Argazkilaritza erakundeak edo entitateak. Mezenas kategorian, argazki-talderen bati bere proiektuak garatzen lagundu izan dioten erakundeei edo entitateei eman ohi zaie saria. Eibarko Udalaren kasuan, Eibarko Klub Deportiboko Argazki Taldeak egin zuen proposamena. Gogora ekarri behar da talde horrek ere jaso zuela Argazkilaritzaren Sari Nazionala 2008. urtean, egindako ibilbide eta lanarengatik.

 Sari-banaketako ekitaldian esan zituen hitzetan, Kultura zinegotziak, Eibar argazkilari handien sorterri izan dela goraipatzeaz gain, “beste batzuen artean, Indalegio Ojanguren, Castrillo Ortuoste, Plazaola edo Ares familia”, Klub Deportiboaren lana eskertu nahi izan zuen, “euren etengabeko kultura-jarduera gabe sari hau ezinezkoa litzatekeelako”. Kareagak Deporreko Argazkigintza Taldearen ekintzen berri eman zien ekitaldian parte hartu zutenei: Portalea gure Kultur Etxean urtero egiten dituen hamaika erakusketez gain, Indalecio Ojanguren Argazki sariak, Argazkilaritza maiatzean Rallya eta Masterclass-ak.