Eibarko Udala
haurreskolak

Udalak 463.042.84 euroko inbertsioa egingo du, 41 plaza gehiago sortzeko 0-2 urte bitarteko umeen haurreskolarako

2025/04/11
Jon Iraola alkatea eta Vanesa Hortas, Garapen Ekonomiko, Enpelgu eta Berrikuntzako zinegotzia.
Jon Iraola alkatea eta Vanesa Hortas, Garapen Ekonomiko, Enpelgu eta Berrikuntzako zinegotzia.

Bi lokal berri gaituko dira, Jacinto Olaben eta Blas Etxeberrian, hezkuntza-eskaintza zabaltze aldera. Proiektu honek Eibarko familiek egindako eskaera bati erantzuten dio, eta aukera-berdintasuna du helburu.

Eibarko Udalak urrats sendoa egin du herrian haur hezkuntza goiztiarrak irtenbidea izan dezan bermatzeko. Horretarako, 463.042,84 euro inguruko lizitazio-aurrekontua du; bi lokal berri gaituko ditu haurreskolarako, eta 0-2 urte bitarteko umeentzako 41 plaza gehiago sortu.  

Espazio berrietako bat Jazinto Olaben egongo da kokatuta, udal ludotekaren ondoan; bestea, Blas Etxeberrian, Cascoko eraikinaren beheko lokaletako batean. Biek izango dute 90 m²-tik gorako azalera. Lokal bietako obrak 2025eko irailean hasiko dira, eta abenduaren amaierarako amaituta egotea espero da. Proiektua maiatzerako egongo da prest.

“Haurreskolen zerbitzua gero eta gehiago eskatzen da, bereziki 2023-2024 ikasturtetik aurrera dohainik eskaintzen denetik”, gogoratu du Iraolak. “Orain aste batzuk iragarri genuen gure asmoa zela bi lokal gaitzea eskaintza zabaltze aldera; oraingoan, espazioak eta epeak zehazten ari gara”.

Horrez gain, alkateak zera gogorarazi du: “Iazko urtean, Hezkuntza Saileko ordezkariarekin hainbatetan berba egin ondoren, zerbitzua berregituratzea lortu genuen, eta horrek ahalbidetu zuen inor/umerik ez geratzea plazarik gabe. Gure ardura da, erakunde garen aldetik, gure familien beharrei aurrea hartzea, eta proiektu honek argi erakusten du kontziliazioarekin, aukera-berdintasunarekin eta herritarren ongizatea hobetzearekin dugun konpromisoa.

Obrak amaituta, Haurreskolen Partzuergoaren esku jarriko dira, eta hura arduratuko da lokala hornitu eta martxan jartzeaz. Udalak azpimarratu egin nahi du neurri honek hezkuntza-eskaintza zabaltzeaz gain, familien bizimoduaren kalitatea ere hobetzen duela, eta baita bizitza pertsonalaren eta lan-bizitzaren  garapen orekatuago baterako aukera eman ere.