Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak 3.000 kilo hondakin baino gehiago bildu eta atera ditu Ego ibaitik eta Eibarko erreketatik

Artxiboko irudia (pixabay.com).

Artxiboko irudia (pixabay.com).

2022/09/02

Ekainaren amaieran egin zen kanpainan, Ego ibaiaren zati estali gabeetan (1.900 metro) egin zen zabor-bilketa; baita Txonta, Aiaga, Asuaerreka eta Gorosta erreketan ere (480 metro). Jasotako 3.005 kiloetatik 2.300 erreus-hondakinak ziren, eta gainerakoa bestelako hondarrak, hala nola gurpilak, egurra, txatarra edo plastikoak.

Eibarko Udalak garbiketa-kanpaina bat burutu zuen ekainean Ego ibaia Eibartik igarotzen den zatian eta ibaira doazen erreketan. Lan honen ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren dirulaguntzarekin egin zena,3.005 kilo hondakin bildu eta erretiratu ziren.

Horietatik, 2.300 erreus-hondakinak ziren, eta beste 705 kiloak beste mota bateko kondarrak ziren, Eibarko Garbigunean utzi zirenak. Horretarako, Debabarreneko Mankomunitatearen laguntza izan zen. Azken atal horretan jaso ziren materialak, nagusiki, gurpilak, egurra, txatarra eta beste era bateko hondakinak izan ziren, eta baimendutako kudeatzaile baten bidez kudeatu ziren.

Garbiketa-lana Ego ibaiaren hiru zati hauetan egin zen, 2.400 metroko zabalera suposatzen dutenak: Orola-Torrekua (420 metro), Barrena-Murrategi-Azitain (490 metro) eta Apalategi-Maltzaga (1.010 metro). Baita  Txonta (220 metro), Aiaga -Murrategi (95 metro), Asuaerreka (65 metro) eta Gorosta-Azitaingo industrialdeko (100 metro) erreketan ere.

Zentzu honetan, aipatzekoa da hondakin gehienak ibaiaren tarte hauetan bildu zirela: Apalategi-Maltzaga (bidegorriaren ondoan) 1.300 kilo eta Barrena-Muzategi (1.150 kilo).

Zabor-bilketa eskuz egin zen, eta arreta berezia jarri zen landarediari, faunari eta inguruneari ez eragiteko. Zabortzat  hartzen da nahita edo nahi gabe ibai-ingurunean amaitu den edozein material solido antropogeniko, manufakturatu edo prozesatu, hala nola plastikoak, ehunak, pneumatikoak edo metalak.

Ego ibaia erabat aldatuta dago Ermuko hirigunean hasten denetik Maltzagan amaitu arte: ubidearen zati handi bat estalita dago; horma bertikalak jaso dira ibaiaren alde bietan. Horren ondorioz, ibaiertzak degradatu egiten dira. Gauza bera gertatzen da Egora isurtzen diren erreken beheko ibilguekin, Eibarko hirigunea estalita zeharkatzen duten errekak.

Saneamendu-sarearekin dagoen arazoaz gain —Ego ibaiaren kutsadura organikoaren arrazoi nagusia— beste arazo bat ere badago: zaborra pilatu egiten da ibaiaren zenbait zatitan, eta hor pilatzen dira hondakin plastikoak eta ehun-hondakinak, ibaiak arrastatu eta arbola-adarren eta landarediaren artean trabatuz.

Ibaian gora, ibaia hormigoizko hormekin edo harri-lubetekin bideratuta dagoen zatietan —batez ere Eibarko hirigunean— ez dago zaborra pilatzeko arazo handiegirik, hondakinak horrelako tokietan ez baitira hain atxikita geratzen. Hala ere, garrantzitsutzat jo da bideratutako zati batzuk ere garbitzea. Era berean, ibaiaren zati estali gabeetan hondakin astunagoak (gurpilak, txatarrak, egurrak, plastiko zurrunak),  plastikoak eta ontzi arinak ere bai.

Jarduketa honen bidez, Udalak itsas-ingurunera iristen diren hondakinen kopurua murrizten laguntzen du, izan ere, gaur egun, gero eta arazo global handiagoa da eta neurriak hartzea eskatzen du. Kalkulatzen da itsasora iristen diren hondakin horien % 80 lurretik datozela, neurri handi batean, ibaietara hondakinak kontrolik gabe isurtzera daraman kontzientziazio faltagatik. Eta, azkenean, hori guztia itsasora heltzen da.