Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak 200.000 euro inguru eskuratu ditu Eibarko ikastetxeetan hobekuntza-lanak egiteko

Urkizu ikastetxe publikoaren artxiboko irudia.

Urkizu ikastetxe publikoaren artxiboko irudia.

2022/03/10

Eusko Jaurlaritzak, Udalaguntza programaren bidez, 13 jarduera lagunduko ditu diruz herriko 5 ikastetxetan. Lan horietako batzuk egin dira dagoeneko eta beste batzuk urte honetan gauzatuko diraDiruz lagundutako proiektuetan hobekuntza-lanak egingo dira Urkizu, Arrateko Andra Mari, Iturburu, San Andres eta Amaña ikastetxeetan

Eusko Jaurlaritzak, Udalaguntza programaren bidez, Eibarko Udalari 200.000 euro inguruko dirulaguntza ematea onartu du, herriko ikastetxeetan hainbat lan egiteko, horietako batzuk dagoeneko gauzatuak eta beste batzuk 2022an zehar egingo direnak.

Hobekuntzarako jarduketa-planean sartutako lanen zenbatekoa 332.864 eurokoa da; diru horretatik 199.724 euro Eusko Jaurlaritzak jarriko ditu, eta gainerakoa Udalak berak ipiniko du.

Udalak 17 obratarako (eskoletan) dirulaguntza eskatu zuen, eta azkenean 13 egiteko dirulaguntza eman zaio.

Jon Iraola alkatea: “Eibarko Udaletik ikastetxeek helarazten dizkiguten premiak eta eskabideak hartzen ditugu aintzat”. Kasu batzuetan, unean bertan egin daitezkeen jarduerak dira; beste batzuetan, aldiz, duten garrantzia edota zailtasuna kontuan hartuta, une horretan eskuratu ezin dugun aurrekontua behar dute. Horregatik, laguntza hauek aukera ematen digute kasu batzuetan egin behar diren inbertsio garrantzitsuak konpentsatzeko eta ikastetxeen behar gehienei erantzuteko”.

Zenbateko handiena duen obra Urkizu ikastetxe publikoaren gimnasioaren eta aldagelen erreforma da; kostua 152.071 eurokoa da eta Eusko Jaurlaritzak 91.234 euro jarriko ditu.  Urkizuko ikastetxean, halaber, fatxadak pintatuko dira; kostua 30.825 euro izango dira eta dirulaguntza 18.495 euro, eta patioko pasarela konponduko da, horren aurrekontua 11.382 eurokoa izango da  eta 6.829 euroko dirulaguntza izango du.

Arrateko Andra Mari ikastetxean (Urki), lehenengo eta bigarren solairuko komunak konponduko dira, 35.796 eta 27.830 euroko kostuarekin, hurrenez hurren, eta 21.478 eta 16.698 euroko dirulaguntzarekin. Horrez gain, ‘bizi-lerroa’ jarriko da, alegia, ainguraketak jarriko dira fatxadan kanpoko lanak egiteko; kostua 11.317,13 euro izango dira eta 6.790 euroko dirulaguntza izango du.

Iturburun instalazio elektrikoa konponduko da. Kostua 36.300 eurokoa da eta Eusko Jaurlaritzak 21.780 euro jarriko ditu.  Iturburun eta Amañan ere ‘bizi-lerroa’ jarriko da. Lan horietako bakoitzak 8.628 eta 4.897 euroko kostua du, 5.177 eta 2.938 euroko dirulaguntza, hurrenez hurren.

Bestalde, San Andres ikastetxean panelak jarriko dira fatxadan, 6.304 euroko kostuarekin, eta 3.782 euroko dirulaguntzarekin; komunerako eskailera eta baranda konponduko dira (2.562 euroko kostua eta 1.543 euroko dirulaguntza); eta patioko zutabeetan babesak jarriko dira (1.742 euroko kostua eta 1.450 euroko dirulaguntza).

Amañan, ‘bizi-lerroa’ jartzeaz gain, gimnasioko atearen burdin-hesia konponduko da; kostua 3.303 euro izango dira eta dirulaguntza 1.921 euro.

Guztira, programan hamahiru obra egingo dira bost ikastetxetan; horietatik hiru (Urkizuko patioko pasarela, Amañako gimnasioko atearen burdin-hesia eta San Andreseko eskailera eta baranda konpontzea) amaituta daude eta gainerakoak aurten egingo dira.