Eibarko Udala
zerbitzuak

Egigurentarren eta Sostoatarren arteko eskailera mekanikoak aldatzeko obrak aste honetan hasiko dira

2025/11/05
Zezen-plaza eta Sostoatarren kalea lotzen dituzten eskailera mekanikoak.
Zezen-plaza eta Sostoatarren kalea lotzen dituzten eskailera mekanikoak.

Jarduketak 25 asteko iraupena izango du. Proiektuak 270.000 euro inguruko inbertsioa du.

Aste honetan bertan hasiko dira Egiguren eta Sostoatarren kaleen arteko eskailera mekanikoak aldatzeko obrak. TK Elevadores España enpresari esleitutako jarduerak 25 aste inguruko iraupena izango du, eta inbertsioa 270.000 eurotik gorakoa izango da.

Proiektuaren helburua eskailerak berritzea da; izan ere, urteetan zerbitzua eman ondoren, beren bizitza baliagarriaren amaierara iritsi dira, eta haiek aldatzeak hobetu egingo du oinezkoan erosotasuna eta irisgarritasuna, herrian malda handiena duen guneetako batean.

Jon Iraola Eibarko alkateak nabarmendu du berritze-lan hau “beharrezko jarduketa” bat dela, orain dauden eskailerak "beren bizitza erabilgarriaren amaierara" iritsi direlako, eta “arazo asko” eragiten dituztelako.

“Herritarrak eroso mugitzea nahi dugu, bereziki pendiz handia duten guneetan. Badakigu zer garrantzitsuak diren halako azpiegiturak, eta horregatik, beharrezkoa denean, mantendu ez ezik, berritu ere egiten ditugu", adierazi du Iraolak.

Bestalde, Pedro Escribano Obretako zinegotziak azaldu du orain dagoen sistema osoa kenduko dutela eta eskailera modernoagoak, isilagoak eta energetikoki eraginkorragoak jarriko dituztela.

“Aukera aprobetxatu behar dugu, modelo modernoagoa, isilagoa eta energetikoki eraginkorragoa jartzeko", esan du Escribanok.

Alberto de la Hoz Trafiko eta Mugikortasun zinegotziak azpimarratu duenez, "EAJk eta PSEk sinatutako gobernu akordioan Egiguren eta Sostoatarren arteko mugikortasuna hobetzea aurreikusten genuen. Orain eskailerak berrituko ditugu, etorkizunera begira proiektatutako igogailuari ekitea tokatuko da”.

Bi arduradunek azpimarratu dute esku-hartze hau Udalak irisgarritasun unibertsalarekin eta Eibarko auzo guztietako oinezkoen mugikortasuna pixkanaka hobetzearekin duen konpromisoaren barruan sartzen dela.