Eibarko Udala
trafikoa

Udala trafikoko seinaleak hobetzeko lanak egiten ari da

2025/09/05
Trafiko-seinale berria.
Trafiko-seinale berria.

Eibarko Udala trafiko-seinaleak berritzeko lanak egiten ari da, lehengoak argi-seinaleekin ordezkatuz. Ekintza honen helburua hiriko bide-segurtasuna hobetzea da, ikuspen hobea bermatze aldera.

Zortzi argi-seinale jarri dira hiriko hainbat puntutan: Otaola etorbidea (1), Torrekua (2), Bidebarrieta (1), Jose Antonio Moguel (2), San Juan (1) eta Errekatxu (1).

Alberto de la Hoz Trafiko eta Mugikortasun Saileko presidentearen arabera, "hiriko bide-segurtasuna bermatzea lehentasuna da. Aldaketa hauekin seinaleak hobeto ikustea lortuko dugu, eta, horrela, gidariei Eibarko kaleetan zehar mugikortasun hobea eman ".

Jon Iraola alkateak egindako adierazpen arabera, “zortzi argi-seinale hauek jarrita, beste urrats bat eman dugu bide-segurtasuna eta gure bizilagunen ongizatea hobetzeko konpromisoan. Neurri erraza eta oso eraginkorra da, batez ere trafiko eta oinezkoen joan-etorri handia dagoen tokietan. Gure helburua da pertsonentzako hiri seguruagoa eta irisgarriagoa eraikitzea”.

Seinaleak aldian-aldian aldatuko dira, eta, horrela, hiri osoan erabateko berrikuntza lortuko da. Trafiko eta Mugikortasun Arlorako lehentasunezkoa da zirkulazioa hobetzea eta Eibarko kaleetako segurtasuna handitzea.