Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udala datorren astean hasiko da auzoz auzoko bilerak egiten. Aurrenik, Amaña auzokoekin bilduko da.

2015/10/30

Parte-hartze prozesu honetan jasotako proposamenak aztertu eta jorratu ondoren, bideragarriak badira, 2016ko udal aurrekontuetan sartuko dira. Aurten, lehenengo aldiz, Ertzaintzako hurbiltzaile batek ere parte hartuko du bileretan, Eibarko herritarren ardura nagusiak gertutik ezagutzeko.

Eibarko Udala datorren astean hasiko da berriro auzoz auzoko ohiko bilerak egiten, herriko auzoetako jendearen kezkak, iradokizunak edo erreklamazioak ezagutzeko asmoz. Ekimen honek hamar urte baino gehiago dituen arren, Alkatetzak ekimenari berrekitea erabaki zuen orain dela lau urte. 

Aurreko urteetan egin izan den bezala, guztira zazpi bilera izango dira, denakiluntzeko 7etan (19:00) hasita. 

Lehenengo bilera datorren martitzenean izango da, azaroak 3, eta Amaña auzoko jendearentzako izango da. Bilera Parrokiako lokaletan egingo da.

Hurrengo bilera Ipurua auzokoekin egingo da; azaroaren 5ean izango da, Jubilatuen Etxean. Azaroaren 10ean, martitzena, Urki auzokoak izango dira auzoa hobetzeko dituzten proposamenak parrokiako lokaletara joango den udal ordezkaritzariazalduko dizkiotenak. 

Azaroaren 17an (martitzena) Legarre auzoari tokatuko zaio. San Andres Egoitzan elkartuko dira inguruko guztiak, Arratebide, Mekola, Abontzabide eta Mirafloresekoak. 

Azaroaren 19an, osteguna, Beheko Tokia Jubilatu Etxean izango den bilerara joateko aukera izango dute Urkizu aldekoek eta Eibarko herriaren behe edo barrena aldekoek. 

Jardiñeta, Estaziño eta Matxaria auzokoak azaroaren 24an elkartuko dira Coliseoan. 

Azkeneko bilera azaroaren 26an izango da (osteguna edo eguena), Untzagako Jubilatu Etxean egingo da eta Eibarko erdialdean bizi direnentzat izango da. 

Bileren funtzionamendua joan zen urtean  erabilitakoa izango da. Udal ordezkaritza auzoz auzo joango da bilera horietan parte hartzeko, jende guztiarentzat irekiak izango diren bilerak. Udaletik Alkatea, auzo edo leku bakoitzeko auzozaina, udaltzainburua eta Zerbitzu, Obra eta Hirigintza arloetako zinegotziak eta teknikariakjoango dira. Aurtengoan, lehenengo bider, Ertzaintzako hurbiltzaile bat ere izango da (figura hori berori, hurbiltzailea, berria da Ertzaintzan); haren helburua herritarrekin hartu eman zuzena izatea da eta, oraingo honetan, eibartarrek dituzten ardura guztien berri edukitzea.

Parte-hartze prozesu horretan jasotzen diren proposamenak aztertu eta jorratu egingo dira eta, ahal den neurrian, udal alorretako lanetan txertatuko dira;  eta premia egonez gero, Udalaren urteko aurrekontuetan. 

Miguel de los Toyos alkatearen hitzetan, bilera hauekin "eibartarrei aukera hau ematen jarraitzea da helburua, herritarrek dituzten ardurak, kezkak, kexak eta iradokizun guztiak udal ordezkarioi zuzenean adierazteko; bilerok, Udalarekin hartu emanean jartzeko dagoeneko dauden beste bide batzuen osagarri eta aberasgarri dira. Aukera hori oso eraginkorra izan da eibartarrentzat, eta oinarrizko ekimen bat da Eibarko herritarren parte-hartzea indartzen eta sakontzen joateko.”

Joan zen urteko emaitzak:

Udalak, joan zen urtean eibartarren kezkak, proposamenak edo nahiak ezagutu ahal izateko Eibarko auzoetan egin zituen zazpi bilera haietara 430 pertsona azaldu ziren. Horrela jaso ziren 236 iradokizun edo eskabide.

Bilerarik jendetsuena Amañakoa izan zen: 110 pertsona bertaratu ziren. Herriaren behe edo barren aldeko bilerara 90 pertsona joan ziren, 66 Ipuruara, Legarrekoan 62 izan ziren, 44 erdialde-behe aldekoan eta 30 eta 28 Urkikoan eta erdialdekoan, hurrenez hurren. 

Iradokizunei dagokienez, bilerarik emankorrena herriaren behe edo barren aldekoa izan zen: 90 proposamen egin zituzten hango auzotarrek; Amañakoek eta Legarrekoek 41 bakotxak. Ipuruako bileran 33 iradokizun jaso ziren, erdialde-behealde delakoan 27, Urkin 22 eta erdialdean 18. 

Auzo bakotxeko bilera egin baino egun batzuk lehenago, hiritarrek, joan zen urteko bileran egindako proposamenen eta kexen inguruan, Udalak egin duen lanariburuzko informazioa jasoko dute Pegoran eta udal web-orrian.