Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal honen eta Eibar Kirol Elkartearen azalpena, tokiko komunikabide batean argitaratutako informazio bati buruzkoa, bertan esaten baita EAEko Auzitegi Nagusiak ilegaltzat jo duela Ipuruako anexoa handitzea

Ipuruako Udal Estadioaren artxiboko irudia.

Ipuruako Udal Estadioaren artxiboko irudia.

2022/02/11

Eibarko Udalak eta Eibarko Kirol Elkarteak gaur, hilak 11, tokiko komunikabide batean argitaratutako informazioa argitu nahi dute. Bertan esaten da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ilegaltzat jo duela Ipuruako anexoa handitzea.

  • 2018ko uztailaren 24an onartu zuen Udalbatzak Ipuruako kirol-ekipamenduko sistema orokorraren plan bereziaren bigarren aldaketaren behin betiko onarpena, eta 2018ko azaroaren 2an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
  • Ama Kontzepzionisten Kongregazioak 2018ko urriaren 22an aurkeztu zuen plan bereziaren onarpenaren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.
  • 2021eko otsailaren 9an, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak epaia eman zuen,  Ama Kontzepzionisten Kongregazioak aurkeztutako errekurtsoa baietsiz. Epai horrek ez zuen inolako ondorio juridikorik izan, eta irmotzat deklaratu zen, aldeetako bakar batek ere ez baitzuen errekurtsorik aurkeztu.
  • Aurrekoa gorabehera, 2021eko urtarrilaren 19an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 11. zenbakian, Ipuruako kirol-ekipamenduaren sistema orokorra Antolatzeko Plan Bereziaren testu bategina eta hirugarren aldaketa baten behin betiko onarpena (Eibarko Udalaren Osoko Bilkurak hartutako erabakia), 2018ko uztailaren 24an onartutakoa ordeztera datorrena.
  • Argitalpen horretan berariaz adierazten zen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar zitekeela Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, aipatutako argitalpen-egunetik zenbatzen hasita. Beraz, edozein interesdunek jar zezakeen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa 2021eko martxoaren 19ra arte Ipuruako kirol-ekipamenduko sistema orokorra antolatzeko plan bereziaren hirugarren aldaketaren eta testu bateginaren aurka.
  • Pertsona fisiko edo juridiko bakar batek ere ez du administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri Plan Bereziaren onarpenaren aurka, legez ezarritako epeen barruan.
  • Mendebaldeko Harmaila eta Anexo Berria eraikitzeko lanak, bai eta Eibar Kirol Elkarteak 2014tik Ipuruako udal futbol-zelaian egin dituen gainerako jarduerak, Plan Bereziaren hirugarren aldaketa eta testu bategin honen babespean egin dira.
  • Ondorioz, Ipuruako udal futbol-zelaiko eraikuntza eta elementu guztiak aplikatu beharreko Legearen eta hirigintza-erregulazioen babespean daude.