Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal Brigadak bigarren urtez jarraian jaso du kalitatezko 5S ziurtagiria, Euskalitek emana

2018/10/25

Aurtengo aitortza elektrizitate-sekzioarentzat izan da; iaz, lorazaintzako biltegiari eman zitzaion saria.

Eibarko Udal Brigadak bigarren urtez jarraian lortu du ziurtagiria, Euskalitek —Kalitatearen aldeko Euskal Fundazioa— sustatutako 5S Proiektuaren testuinguruan egindako formazioagatik eta lanagatik. Aurten, saria Brigadaren elektrizitate-sekzioarentzat izan da (biltegian elektrizitate-saila jartzeagatik); iaz, lorazaintzako biltegiarentzat izan zen. Aurreko asteartean, urriak 23, Eibarko Zerbitzuen udal saileko ordezkariak Euskalitek Bilboko EHUko Bizkaia Aretoan egin zuen ekitaldian egon ziren diploma jasotzen; ekitaldia Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan kokatzen da.

Udal Brigadak jasotako ziurtagiri berri hau egindako formazio eta lanaren aitortza bat da; zorionak merezi dituzte prozesu horretan parte hartu duten langileek, haien lanari eta esfortzuari eskera lortu duten emaitzagatik.  Horren harira, diploma hauek —bai aurten lortutakoa bai iaz jasotakoa— balio behar dute udal espazioak hobetzen jarraitzeko; hala, antolaketa handiago eta hobe baten bidez, lortuko da eskumen bakoitza modu optimoago eta emankorrago batean garatzea.

Zerbitzuetako udal sailak lanean jarraitzen du bere sekzioetan 5Sak inplementatzeko planetan. Izan ere, proiektuaren esparrua tailer mekanikora eta hiriko altzarien biltegira handitzen ari da, lorezaintza eta elektrizitate arloetako hobekuntzekin jarraitzeaz gain.

5S proiektua, Japonian sortutako kalitatea-eredu bat da lan-ekipoen eta azpiegituren mantenimendurako eta baita lantaldeko kide guztien lan-inguruaren mantenimendurako ere. Bost "ese"horiek esez hasten diren beste bost japoniar hitzei dagozkie, eta gaztelaniara itzulirik hauxe esan nahi dute: sailkapena eta bazterketa, antolaketa, garbitasuna, higienea eta bisualizazioa, eta diziplina eta konpromisoa.

5S proiektuaren helburua da lanlekuan antolamendu-, ordena- eta garbitasun-baldintzak hobetzea eta mantentzea. Kontua ez da estetiko hutsa; helburua da lan- eta segurtasun-baldintzak hobetzea; lan-giroa, pertsonalaren motibazioa eta eraginkortasuna hobetzea, eta, ondorioz, bai eta kalitatea, emankortasuna eta lehiakortasuna ere.