Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal bandoa, maskarilla derrigorrez erabiltzearen inguruan

Udal bandoa, maskarilla derrigorrez erabiltzearen inguruan.

Eibar.

2020/07/16

Eibarko Udalak bando bat argitaratu du gaur, uztailak 16, maskarak erabiltzea derrigorrezkoa dela gogorarazteko herritarrei. Onartutako testua honako hau da:

"Auzotar hori:

Ondo dakizun moduan, oraindik ez da amaitu COVID-19a dela-eta martxoan alarma-egoera deklaratzea eragin zuen osasun-krisia. Nahiz eta normaltasun berria delakoan gauden, jakitun izan behar dugu, une oro, birusak gure artean jarraitzen duela.  

Horregatik, bizimodu sozialari berriro ekiten ari gatzaizkion honetan, eta, ondorioz, hainbat talderekin harremanetan ari garen honetan, inoiz baino garrantzizkoagoa da bete beharreko neurriak kontuan hartzea, ez badugu nahi pandemia berriz ere hedatzea.

Hala, arduraz jokatzeko eskatu nahi dizugu, eta gogorarazi berebiziko garrantzia duela honako arau hauek betetzeak:

  • Erabili maskarilla, eta ondo jarri, ahoa eta sudurra estaliz.
  • Gorde ezazu gutxieneko 1,5 metroko tartea.
  • Garbitu eskuak sarri gel desinfektatzailearekin edo, hobe, urarekin eta xaboiarekin.

Neurri horiek betetzeko orduan funtsezkoa da norberaren erantzukizuna, gure inguruan berriz ere azaltzen ari den birusaren hedapena geldiarazteko.

Gogoratu zeure burua zaindu behar duzula besteak zaindu ahal izateko. COVID-19a Eibartik urrun izatea gutako bakoitzaren esku dago.

Eibarren, 2020ko uztailaren 16an."

Azkenik, gogorarazten da maskarak nahitaez erabiltzeari buruz ezarritako araua betetzen ez duten pertsona guztiei 100 euroko isuna ezarriko zaiela.