Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal Artxiboaren kopuruak.

2015/03/31

Aurreko urtean Eibarko Udal Artxiboak 492 erabiltzaileri eman zion aurrez aurreko arreta; erabiltzaile horiek 1.819 kontsulta egin zituzten. Udal-sailei 193 espediente-mailegu egin zitzaizkien eta 481 kaxa sartu ziren Artxiboan, Hirigintza Sailetik, kontuhartzailetzatik, Langileriatik, Idazkaritza Orokorretik eta Kontratazio Zerbitzutik zetozenak.

Aurreko urtean Eibarko Udal Artxiboak 492 erabiltzaileri eman zion aurrez aurreko arreta. Erabiltzaile horiek 1.819 kontsulta egin zituzten udal dokumentazio ugariren inguruan, gehienak gai hauei buruzkoak: gerra zibila eta errepresioa, hirigintza-proiektuak, partikularren obrak eta estatistika orokorra. 193 espediente mailegatu zitzaizkien udaleko hainbat atali. Urtean zehar Artxiboan 481 kaxa sartu ziren honako sail hauetatik zetozenak: Hirigintza Saila, Kontuhartzailetza, Langileria, Idazkaritza orokorra eta Kontratazio Zerbitzua.

Kontsulta gehienak, 1429, presentzialak izan ziren; hau da, Artxiboan bertan egin ziren, eta kontsultagile gehienak eibartarrak izan ziren. Kontsulta ez presentzialak, berriz, 390 izan ziren eta nagusiki posta elektroniko bidez egin ziren.

Udal-funtsen dokumentazioa hainbat ikerketa- eta zabalkunde-proiektu garatzeko erabili da. Proiektu horien artetik hauek nabarmendu daitezke:

- Mikel Aparicio Azpilikueta arkitekto eibartarra Ego Ibarra Batzorderako gaur egun egiten ari den Eibarko industria-eraikinen ondarea.

- Federico Rodríguez Cabezón ikerlariak egindako Eibarko bonbardaketa.

- 1928an egindako obra hidraulikoa Sagar Errekako Urak ekartzeko, beste arkitekto eibartar batek, Javier Martín Lapeyrak, egindako azterlana.

Bestalde, duela 20 urte baino lehenagotik, Udal Artxiboa Hiriaren historiaren bere dokumentu garrantzitsu eta adierazgarrienen zaharberritze-programa bat garatzen ari da. Iaz Cristobal de Sugadi eskribauaren aurrean 1595ean egindako eskritura publikoak errekuperatu ziren. Horrekin helburu bikoitza lortu da: alde batetik, dokumentuen degradazio-prozesu aurreratua egonkortzea, eta bestetik, haien erreprodukzio digitala posible egitea eta horrela ikertzaileei lana erraztea.

Azkenik, honako hau gogoratu behar da:

Udal Artxiboa Eibarko Udalaren dokumentu-ondarea zaintzeko, antolatzeko eta haren zabalkundea egiteko ardura duen administrazio-atala da. Dokumentu-ondarea osatzen dute Udalak bere jarduera, eskubide eta betebeharren testigantza gisa sortu, jaso edo gorde dituen edozein garaitako eta zeinahi euskarri eta formatu duten dokumentuek. Horiez gain, beste fondo batzuk ere biltzen ditu, beste erakunde edo pertsona batzuek Eibarko Udalaren Artxiboan lagatakoak dokumentuen kontserbazioa bermatzeko.

Herritar guztiek kontsulta eta erreproduzitu ditzakete Udal Artxiboko dokumentuak, izaera pertsonaleko datuak dituztenak edo lege xedapenen batek sarbidea mugatua izan duten horiek izan ezik.

Eta azkenik, zaintzen dituen dokumentuen inbentario orokorra dauka Artxiboak. Datu-base hau (1409 urtetik honako erreferentziak biltzen ditu eta gaur egun 100.000 erregistrotik gora ditu) Udal Artxiboaren deskripziorako tresna nagusia da.