Eibarko Udala
eskailera mekanikoak

Egiguren eta Sostoatarren kaleen arteko eskailera mekanikoak berritzeko kontratua esleitu du Eibarko Udalak

2025/07/11
Zezen-plaza eta Sostoatarren kalea lotzen dituzten eskailera mekanikoak.
Zezen-plaza eta Sostoatarren kalea lotzen dituzten eskailera mekanikoak.

Jarduketak 25 aste inguru iraun, eta 270.000 eurotik gorako inbertsioa izango du. Jon Iraola alkateak eta Pedro Escribano zinegotziak eskailera hauek aldatu beharra azpimarratu dute, beren bizitza erabilgarriaren amaierara iritsita daude-eta.

Eibarko Udalak kontratua esleitu du Egiguren eta Sostoatarren kaleen arteko eskailera mekanikoak aldatzeko. Jarduketak  270.000 eurotik gorako inbertsioa ekarriko du, eta egikaritze-epea 25 astekoa izango da.

TK Elevadores España enpresak izango du lanak egiteko ardura, lizitazio-prozesuan puntuaziorik altuena lortu du-eta.

Jon Iraola Eibarko alkateak azpimarratu du berrikuntza hau “beharrezko jarduketa” dela, egungo eskailerak “bizitza erabilgarriaren amaierara” iritsi direlako eta “zerbitzu baino arazo gehiago” ematen dutelako”. 

“Herritarrak herrian eroso mugi daitezen nahi dugu, batez ere, malda handiko eremuetan, kasu honetan bezala. Badakigu nolako garrantzia duten azpiegitura hauek egunerokoan, horregatik, beharrezkoa denean, mantendu ez ezik, berriztu ere egiten ditugu ”, adierazi du alkateak.

Jarduketa hau herriko irisgarritasuna hobetzeko eta oinezkoen joan-etorriak errazteko Udalak duen konpromisoaren barruan kokatzen da, batez ere, pertsona nagusien, haur-kotxetxoekin ibiltzen diren familien edo mugikortasun murriztua dutenen kasuan.

Bestalde, Pedro Escribano Obrak Saileko zinegotziak azaldu du lanen barruan sartzen dela egungo sistema guztiz eta prestazio eta eraginkortasun handiagoko eskailera berriak jartzea.

“Aldaketa hau aprobetxatuko dugu modelo modernoago, isilago eta eraginkorrago bat jartzeko”, nabarmendu du Escribanok.

Udal arduradun biek gogorarazi dute jarduketa hau  Udalak duen irisgarritasun unibertsalaren eta oinezkoen mugikortasunaren hobekuntza progresiboaren alde duen konpromisoan sartzen dela. 

“Eibar irisgarriago bat lortzea ez da helburu bat, obligazio bat baizik, ekintzekin aurre egingo dioguna, ez hitzekin bakarrik”, esan du Iraolak amaitzeko.