Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

TEK Eibar badoa indarra hartzen

2024/04/09

Dagoeneko 112 lagun dira Eibarren energia jasangarriarekin konprometituta daudenak.

112 lagunen parte hartzea berretsita, TEK Eibar (Tokiko Energia Komunitatea) prest dago herrian energia kontsumitzeko eta sortzeko modua aldatzeko. Anbizio handiko egitasmo honek Eibarko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren eta Next Generation Europako funtsen arteko lankidetzari esker hartu du indarra.

TEK Eibar egitasmoaren muina zera da: panel fotovoltaikoak jartzea estalki publiko batzuetan, neurri horrek autokontsumo energetikoa ez ezik, udalerriaren hiri-berroneratzea ere sustatzen duelako. Udalak hiru instalazio fotovoltaiko lagata, energia berriztagarrien sare bat sortu nahi da, bizilagun guztiei onura ekarriko diena.

TEK Eibarren aurrerapena agerikoa da, 112 pertsona baitaude Eibarren energia jasangarriaren kausarekin konpromisoa. Bultzada horrek erakusten du gero eta interes eta dedikazio handiagoa dagoela ingurumena gehiago errespetatuko duen etorkizun baterako, eta nabarmentzekoa da pertsona bakoitzak energia-praktika arduratsuen sustapenean betetzen duen funtsezko eginkizuna.

Ikuspegi berritzaile honek, jasangarritasuna bultzatzeaz gain, energia aurrezteko aukera ere ematen du, epe luzerako konpromisorik eta obra handirik egin beharrik gabe.  Gainera, TEK Eibarrek bizitegi-eraikinen irisgarritasunaren eta efizientzia energetikoaren hobekuntzan ere laguntzen du, bere hiri-berroneratze programaren parte gisa.

Zenbatetsitako aurrekontua 197.000 eurokoa da, eta kopuru horretatik 100.000 euro Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuko deialdiko dirulaguntzetatik datoz. TEK Eibar egitasmoa aurrerapauso bat da herritarrok etorkizun jasangarriago eta oparoago bat izan dezagun.

Proiektu berritzaile honen arabera, 1.093 m2-ko azalera erabilgarrian, 364 eguzki-panel jarriko dira, 163 kW inguruko ahalmenarekin. Helburua da 246 erabiltzaileri zerbitzu ematea; bezeroak etxe partikularrak eta komertzio txikiak izango dira, instalazioetatik bi kilometroko erradio baten barruan kokatuta egon beharko direnak. Plakak Portalean, Arrateko Andra Mari ikastetxean eta Amañako eskolan daude jarrita.

TEK Eibar programa aitzindari bat da, deskarbonizazio-prozesuari eta jasangarritasunari lagunduko diona.  Bazkideei aukera emango die energia modu eraginkorragoan ekoiztu eta erabiltzeko, ingurumena eta herriaren ongizatea kontuan hartuz.