Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

SpermSelect eta Cyber Surgery, Toribio Echevarria sarien 28. edizioko irabazleak

SpermSelect eta Cyber Surgery, Toribio Echevarria sarien 28. edizioko irabazleak

Argazkia: toribioechevarria.com

2018/07/19

Osasun arloko bi proiektuk jaso dute aurtengo saria. Bestalde, Kokite enpresak irabazi du Nazioartekotze Saria. Epaimahaiak 27 proiektu jaso eta aztertu ditu edizio honetan.

Osasun arloko bi proiektu izan dira Toribio Echevarria Sarien 28. edizioko irabazleakSpermSelect "Enpresa/Ideia proiektuak" kategorian eta Cyber Surgery "Enpresa berria" kategorian. Atzo asteazkena, uztailak 18, Eibarko Tekniker Fundazioaren eraikinean egindako ekitaldian banatu zituzten sariak. Bertan, Kookite, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola eta Teknimap ere aitortu eta saritu zituzten.

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatzen dituzte eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekimen sortzaileak aintzatesteko eta haien sustatzaileei beren jardueraren hasieran laguntzeko sortu ziren. Gainera, ideia eta proiektu ekintzaileen EAEko lehiaketa nabarmena bilakatu da. Aurten, 27 proiektu aurkeztu dira, guztira: "Ideiak eta proiektuak" kategorian 17 eta "Enpresa berria" kategorian 10. Proiektu guztiek lotura zuzena daukate industria eta jasangarritasunarekin, fabrikazio aurreratuarekin, Bio/osasunarekin eta IKT-arekin.

Era berean, atzo asteazkena ospatutako ekitaldian "Iñaki Goenaga Aitorpena" eman zuten, haren bi kategorietan: Eibarko Enpresa (Teknimap) eta Bikaintasun Ekintzailea (Eibarko Unibertsitate Laborala). Sari horrek Eibarko enpresak eta ekintzaileak aitortu nahi ditu, haien berrikuntza teknologikoaren aldeko apustuan beren inguruaren garapen sozialari eta ekonomikoari nabarmen lagundu dioten horiek.

Proiektu irabazleak

 "Enpresa/Ideia proiektuak" kategoriako irabazlea SpermSelect izan da. Laguntza bidezko ugalketan arrakasta-tasak hobetu ahal izateko hautaketa espermatikorako metodo berria.

"Enpresa berria" kategorian, berriz, Cyber Surgery da saria jaso duen enpresa; bizkarrezurreko operazioetarako laguntzaile robotikoa.

“Enpresa ideiak/proiektuak” eta “Enpresa berria” kategoriez gainera, Toribio Echevarria sariek beste ekimen batzuk ere saritzen dituzte, garapen teknologikoan edo nazioartekotzeko prozesuan laguntza behar dutenak. Kookite enpresak irabazi du aipatutako saria, hidrohegoen diseinua, fabrikazioa eta merkaturatzeagatik (Kitesurf).

Sariak bi kategoria hauetan biltzen dira: “Enpresako ideiak/proiektuak” eta “Enpresa berria”. Horietako bakoitzak 10.500 euroko diru-laguntza du, eta aukera ematen du laguntza, prestakuntza eta aholkularitzako programetan sartzeko. Halaber, garapen teknologikoan edo nazioartekotze-prozesuan saritua izan den enpresak diru-laguntzak eta aholkularitza jasoko ditu bere proiekturako.

Edizio honetan, gainera, bi sari eman behar ziren, bakoitza 5.250 €-koa. Sari horiek zuzenduta zeuden Enpresako ideiak/proiektuak eta Enpresa berria kategorietan proiektu irabazlea edo finalista izango zuten Eibarko ekimenetara, baina, azkenik, ez ziren eman.

Sariketa hau sortu zenetik, 600 enpresa-ideia eta -proiektu baino gehiago aztertu dira. Aurreko edizioetan saritutako proiektuek 38 milioi euro inguru inbertitu dituzte, 750 lanpostu baino gehiago sortu dituzte, gehienak kualifikazio-maila altukoak.

28. Toribio Echevarria Sarien banaketa ekitaldia osorik ikusteko SAKATU HEMEN.