Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Singular Dendak kalitatezko zigilu bereizgarria Eibarko saltokietan

Singular Dendak marka.

Singular Dendak marka.

2024/05/08

Herriko merkataritzaren sustapena sendotu egin da Singular Dendak proiektuarekin. Gipuzkoako Merkataritza Federazioak bultzatua, ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eibarko Udalaren laguntza du.

Herriko merkataritzaren bikaintasuna indartzeko eta nabarmentzeko ahaleginean, Eibarko Udalak hasieratik babestu du Singular Dendak ekimena. Proiektu honek Eibarko merkataritza-establezimenduak profesionalizatzea, bereiztea eta posizionatzea du xede.

Gaur egun 22 establezimendu dira Eibarren ekimen honekin bat egin dutenak; bilatzen dutena da kalitateagatik eta eskaintzen duten zerbitzuagatik bereiztea. 2023. urtean, Eibarko Udalaren eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioaren arteko hitzarmenaren esparruan, hainbat ekintza egin ziren, Eibarren Singular Dendak kalitate-bereizgarri berezia duten saltokiak bultzatu eta indartzeko. Aurten beste denda bat sartu da zigilua lortzeko prozesuan: MOAPICS.

Bereizgarri honen helburua ez da saltoki berriak erakartzea soilik; lehendik dauden dendei formazioa eta etengabeko hobekuntza ere eskaintzen die.

2023an, hainbat ekintza egin ziren helburu hori lortzeko:  5 online-tailer antolatu ziren saltokientzako garrantzitsuak diren gaiei buruz, hala nola markaren komunikazioa, Instagramen erabilera, aukera-berdintasuna eta jasangarritasunaren lekua merkataritzan; argitalpenak egin ziren sare sozialetan eta Singular Dendak proiektuaren webgunean, ekimenaren balioak sustatu eta hedatzeko; aholkularitza pertsonalizatua eman zitzaion denda bakoitzari, eta banakako laguntzarako 12 ordu eskaini ziren urtean zehar.

Eibarren, 4 dendak baliatu zuten zerbitzu hau. Gainera, 2 prestakuntza presentzial egin ziren. Horietan, besteak beste, profesionalentzako mindfulnessa eta marketin digitaleko planak landu ziren, eta tokiko saltoki dezentek parte hartu zuen.

Ekintza horiek indartu egin dute Eibarko merkataritza-ehuna, eta sendotu haren posizioa erreferente gisa, Gipuzkoako kalitatezko merkataritzaren bultzadan eta sustapenean.