Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Neguko Beherapenen Azoka hasi da, 32 merkataritza-establezimenduren parte-hartzearekin

2021/02/22

Pandemiak eragindako gomendioak kontuan hartuta eta jende pilaketak saihesteko, azoka berria establezimenduen barruan egingo da, aste osoan zehar, eta merkealdi-kanpainaren erremate gisa erabiliko da.

Eibarko Neguko Beherapenen Azokaren edizio berri bat jarriko da martxan gaur, otsailak 22, eta aste osoan zehar luzatuko da, larunbata, hilak 27, arte. Joan den uztailean egin zen 'Factoring' a bezala, azoka berria merkataritza-establezimenduen barruan egingo da, egungo pandemia egoerak eragindako murrizketak direla eta, kalean pilaketak saihesteko.

Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteak antolatuta, neguko beherapenen azoka honetan 32 establezimenduk hartuko dute parte, parte hartzen duten saltokietako ohiko merkataritza-ordutegietan funtzionatuko du, eta saltokiei errematetzat balioko die aurtengo merkealdi-kanpainan saltzeko.  Gainera, mugigarritasuna inguruko udalerrietara zabaldu dela aprobetxatuko da, beste herri batzuetako bezeroak etor daitezen eta salmentak handitu ahal izateko

Parte hartzen duten 32 establezimenduak, hainbat sektoretakoak, beren saltokien barruan deskontuan jarritako produktuak eskainiko dituzte astelehenetik aurrera: Askasibar, Bambi, Burbujas y Más, Cedry, Comercial Zabala, Corral, Designed by Nona, Dirdai, Eleven Moonth, Eskulan, Farmacook, Farmalur, Federópticos Igmar, Gratzina, Guby-Birjiñape, Guby-Zuloagatarren, Helmet House, Ikusi, Izane, Jauregui, Kopiña, Lahidalga, Leder, Los Chicos, Marais, No Comment, Oinberri, Oskarbi, Trikeba, Twins, Txukuna eta Vieco.

32 establezimendu horiek Beherapenen Azoka honetako parte-hartzaile gisa identifikatuta egongo dira, erakusleihoetan jarritako kartelen bidez.