Eibarko Udala

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak autobus gehiago jarriko ditu DB02 linean (Ermua-Eibar-Elgoibar-Zarautz-Donostia) astelehenetik ostiralera

2024/02/08
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak autobus gehiago jarriko ditu DB02 linean (Ermua-Eibar-Elgoibar-Zarautz-Donostia) astelehenetik ostiralera.
Asteazken honetatik aurrera, Donostiatik Eibarrera doan zerbitzua, 18:20an eta 19:20an, autobus gehigarri batek indartuko du, erabiltzaile bat bera ere lurrean gera ez dadin.

DB02 linearen (Ermua-Eibar-Elgoibar-Zarautz-Donostia) erabilera-datuak eta erabiltzaileen beharrak aztertu ondoren, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak zerbitzu hori indartuko du gaurtik aurrera. Zehazki, 18:20an eta 19:20an Donostiatik Eibarrera ematen den ohiko zerbitzua autobus gehigarri batekin indartuko da, erabiltzaile edo erabiltzailerik lurrean gera ez dadin.

Oraingoz, errefortzua astelehenetik ostiralera mugatzen da, baina asteburuetan dagoen eskaria aztertuko da eta, linea indartu behar dela ikusiz gero, indartu egingo da.

"Gure ustez, Mugikortasuna pertsonen funtsezko eskubidea da. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua etengabe ari da Lurraldebuseko lineak aztertzen, gipuzkoarren benetako beharretara egokitzeko. Izan ere, garraio publikoaren erabilera bultzatu nahi badugu, zerbitzua dagoen eskarira egokituz joan behar dugu; bide horretatik joanda soilik sustatuko dugu herritarrek beren joan-etorrietarako garraio publikoaren aldeko apustua egitea, eta, horrela, Gipuzkoa jasangarriago eta bidezkoago bat eraikitzeko urratsak emango ditugu", adierazi du Azahara Domínguez diputatuak.

Bestalde, Jon Iraola Eibarko alkatea pozik agertu da "zerbitzu hau asteazken honetatik aurrera indartzeagatik". Era berean, alkateak adierazi duenez, "Eibartar askok egunero Donostiatik Eibarrera itzultzeko erabiltzen duten autobus zerbitzuaren hobekuntza nabarmena da. DB02 linean arratsalde askotan gertatzen ari zen egoeraren berri izan nuenean, berehala jakinarazi nion diputatuari, eta eskertzekoa da gaiari heldu izana eta irtenbideak hain azkar planteatu izana".

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko diputatuaren hitzetan “Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua etengabe ari da Lurraldebuseko lineak aztertzen, gipuzkoarren benetako beharretara egokitzeko. Izan ere, garraio publikoaren erabilera bultzatu nahi badugu, zerbitzua dagoen eskarira egokituz joan behar dugu; bide horretatik joanda soilik sustatuko dugu herritarrek beren joan-etorrietarako garraio publikoaren aldeko apustua egitea, eta, horrela, Gipuzkoa jasangarriago eta bidezkoago bat eraikitzeko urratsak emango ditugu".

Jon Iraola, Eibarreko alkateak berriz, pozik komentatu du “DB02 linean arratsalde askotan gertatzen ari zen egoeraren berri izan nuenean, berehala jakinarazi nion diputatuari, eta eskertzekoa da gaiari heldu izana eta irtenbideak hain azkar planteatu izana”.