Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

'Marketing Day' ekimenaren V. edizioa irailaren 29an izango da Eibar Kirol Elkartearen instalazioetan

'Marketin Day' ekitaldiaren V. edizioaren aurkezpenaren irudia.

'Marketin Day' ekitaldiaren V. edizioaren aurkezpenaren irudia.

2022/09/23

Debabarrena eta inguruko enpresa txiki eta ertainak, ekintzaileak eta profesionalak biltzea da ekitaldiaren helburua, eta aurrez aurre eta online jarraitu ahal izango da (Ekinguneren webgunearen bidez). Plazak mugatuak dira eta izena eman beharko da horretarako prestatutako inprimaki bat betez, hilaren 28a baino lehen.

Datorren ostegunean, irailak 29, 'Marketing Day' ekitaldiaren edizio berri bat egingo da, 09:30ean, Eibar Kirol Elkartearen instalazioetan, "Salmenta itxita. Salmenta arrakastatsua lortzeko gakoak", izenburupean. Ekimen honen V. edizioa gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan Ana Telleria Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotziak, Leire Berasaluze Ekinguneko presidenteak, Leticia Sánchez Ekinguneko koordinatzaileak eta Mikel Larrañaga SD Eibarreko Fundazioko lehendakariordeak.

Ekingune Ekintzaileen Elkartea arduratzen da aurten ere doako jardunaldi hau antolatzeaz, ETEak eta Eibar eta inguruko ekintzaile eta profesionalak biltzeko helburuarekin. Antolatzaileek adierazi dutenez, "Ekitaldi hau marketinaren eta salmenten arloetan jarraibideak, aholkuak eta joerak ezagutu nahi dituzten pertsonei zuzenduta dago, eta, horrez gain, networking gune bat sortuko da, esperientziak, zalantzak eta anekdotak partekatzeko".

Egitaraua ondorengoa izango da: 09:30etik 10:30era, adituen hitzaldiak eskainiko dira; ondoren, 10:30etik 11:00etara networkingerako gune bat egongo da kafea (Fortaleza kafeak) eta pastekin; eta, azkenik, 11:00etatik 11:45era mahai-inguru bat egingo da gaian adituak diren hainbat aditurekin.

Ekingunetik aurreratu dutenez, "Eragin eta esperientzia handiko ekintzaileak izango ditugu; horien artean, Cafés Fortalezako Izaro Martinez, Think on Marketing marketin-agentziako Barbara Monte, marketin eta berrikuntzako aholkularia den Alex Ochoa de Aspuru eta El Caviko Jokin Fernández.

Salmentak eta marketina hobetu nahi dituzten guztiek aurrez aurre edo online, Ekinguneren webgunearen bidez, jarraitu ahal izango dute ekitaldia.

Plazak mugatuak dira eta izen-ematea, doakoa dena, hilaren 28a baino lehen egin beharko da, horretarako prestatutako inprimaki bat betez..