Madrilen egin den Zientzia eta Berrikuntzaren Hirien 'Innpulso' Sarearen bilkuran parte hartu du Udalak

Innpulso Sarean sartuta dauden Estatu osoko berrikuntzako tokiko eragileen taldeko argazkia.

Innpulso Sarean sartuta dauden Estatu osoko berrikuntzako tokiko eragileen taldeko argazkia.

2022/07/05

Jardunaldian egon ziren atzo astelehena, uztailak 4, Jon Iraola alkatea, Ana Telleria Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntzaren zinegotzia eta Saileko bi teknikari. Innpulso Sareak aitortu egiten ditu jasangarritasun ekonomikoa eta ezagutzaren eta berrikuntzaren hazkuntza-eredua ahalbidetzeko inbertsioak eta azpiegiturak sustatzen dituzten hiri liderrak.

Eibarko Udaleko ordezkaritza batek, Jon Iraola alkatea buru, ‘Innpulso’ Zientzia eta Berrikuntzaren Hirien Sarearen ohiko osoko bilkuran hartu zuen parte atzo, uztailak 4, Madrilen. Eibar sare horretako kide da 2011. urteaz geroztik, eta haren xedea da jasangarritasun ekonomikoa eta ezagutzaren eta berrikuntzaren hazkundea sustatzeko azpiegituretan inbertsioak egiten dituzten hiri liderrak aitortzea.

Estatu mailako elkarte honen ohiko bilkuran egon dira Jon Iraola alkatea, Ana Telleria Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotzia eta Sail horretako bi teknikari. Eibarko ordezkaritzarekin batera, Innpulso Sarean sartuta dauden Estatu osoko berrikuntzako tokiko eragileek hartu dute parte.

Jardunaldian zehar hauexek aztertu ziren: iaz egindako ekintza nagusiak, ekintza horien aurrekontu-exekuzioaren egoera, 2022rako Ekintza Plana eta aurrekontua, Proiektu Traktoreen Bulegoa sortzea, aurtengo urterako ekitaldiak, berrikuntzarako kudeaketa-tresnak, lurralde mailako dinamizazioa, komunikazio-plana, kanal digitalak, protokoloak eta lan-dinamikak zehaztea edo itzulera neurtzea.

Jon Iraola alkateak zera adierazi du: “Innpulso Sarean parte hartzeak eta, zehazki, gaurko ekitaldian egoteak argi eta garbi erakusten du Eibarko Udala egiten den apustua herrian berrikuntza eta ekintzailetza sustatu eta bultzatzeko.  Izan ere, industria teknologikoa sustatzeaz gain, laguntza ekonomikoen lerroak ezarri baitira enpresak teknologia berrietara egokitu daitezen.”

Alkateak adierazi duenez, inplikazio horren adibide da duela hilabete batzuk Udalak berrikuntza teknikari bat kontratatu izana; pertsona hori ere egon zen atzo Madrilen eta “hori berrikuntza eta ekintzailetza indartzeko neurriak hartzeko Eibarrek duen konpromisoaren erakusgarri argia da”.

Eibar, Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria

Eibar ‘Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria’ izendatu zuten 2011. urtean, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak emandako aitorpena, hain zuzen. Hiru urte geroago, 2014an, Ministerioak berritu egin zion aitorpen hori, Sarean jarraitzeko ezarritako baldintzak beteta. Eta 2019ko deialdian, Udalaren hautagaitzak saria jaso zuen berriz ere, zeinari esker Innpulsoren barruan jarraitzen baitu.

Izendapen horri eusteak, gainera, ekarri zuen tokiko politika berritzaileak definitzeko foro batean parte hartzeko aukera izatea. Foro horrek gai hauek sustatzen ditu: udalen arteko lankidetza, proiektuak partekatzea, kudeaketan jardunbide egokiak izatea eta proiektu horiek herritarrei komunikatzeko eta zabaltzeko ekimenak egitea. 2018ko irailean, Espainia osoko 64 bat udalerri zeuden foro honetan sartuta, Eibar tarteko.