Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lore, Landare eta Zuhaitzen Azokaren beste edizio bat egingo da larunbatean, Urkizuko parkean

Lore, Landare eta Zuhaitzen Azokaren kartela.

Lore, Landare eta Zuhaitzen Azokaren kartela.

2023/03/13

Eibarko Udalak eta Dekolore elkarteak antolatuta, Euskal Herriko hainbat herritatik etorritako hamahiru ekoizle izango dira bertan, eta umeentzako bi tailer eskainiko dira. Azokaren XIII. edizioak topagune bat izan nahi du ekoizleen eta kontsumitzaileen artean, eta salmenta-eredu zuzen eta gertuko bat ahalbidetu nahi du.

Eibarko Udalak eta Dekolorek (Landareen inguruko dibulgazio-elkartea) Lore, Landare eta Zuhaitzen Azokaren edizio berri bat antolatu dute larunbat honetarako (martxoak 18). Aurrekoetan bezala, Urkizuko parkean egingo da, eta hamahiru ekoizle izango dira, 10:00etatik 14:30era.

Eibarren urtero egiten den Azokaren XIII. edizio honetan mota guztietako landare eta lore naturalak ikusi eta erosi ahal izango dira: fruta-arbolak, arrosa-landareak, zuhaixkak, barruko landareak, sasoikoak, usaintsuak, baratze-landarak, kaktusak eta beste batzuk. Erabilera tradizionaleko eta sukaldaritzako haziak eta belarrak ere egongo dira, kosmetika naturaleko artisau-produktuak, eta artisautza, hala nola lore prentsatuekin egindako koadroak, lore-motiboak dituzten bitxiak, edo lore lehorrez edo eukaliptoz egindako bitxiak.

Azokaren beste helburuetako bat da landareen zaintzari eta erabilerari buruzko informazioa zabaltzea, eta, horretarako, goizean umeentzako bi tailer egingo dira. 11:30etik 12:30era bitartean prentsatutako loreen tailer bat egingo da; eta 12:30etik 13:30era landatzen ikasteko tailer bat.

XIII. edizio honetan parte hartuko duten ekoizleak hauexek izango dira: Zunoyar Lorategia, Oiartzungoa (barrurako, apaintzeko eta bildumarako landareak); Viveros El Montañés, Tafallakoa (landare aromatikoa, baratzekoa, apaintzekoa eta fruta-landareak);  Islaya, Oiartzungoa (kaktusak eta landare zukutsuak), Ortuberri, Iurretakoa (baratze-landarea eta lore-landarea), Urtinea, Usurbilgoa (barrurako landarea, apaintzekoa eta sasoikoa), Aritzkurengo Tienduka (Arizkuren),  Nafarroa (kosmetika naturaleko artisau-produktuak); Lore Prentsatua, Donostiakoa (lore prentsatuak, lore lehorrekin egindako koadroak); Hazi Ekologikoak, Lasartekoak (erabilera tradizionaleko eta sukaldaritzako hazi eta belarrak); Sojo Natura, Lekunberrikoa (kosmetika naturaleko artisau-produktuak); Sara Letamendia, Aizarnakoa (kosmetika naturaleko artisau-produktuak); Flores Ganchillo, Nafarroakoa (lore-motiboak dituzten bitxiak); Tissus Artisautza, Atxondokoa (lore lehor enkapsulatua), eta L’Atelier de Su, Berastegikoa (lore lehorrak, lore-lanak, kokedamak).

Azoka hauek ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko topagune izan nahi dute, ekoizleak bere eskaintza zuzenean publikoari erakutsi ahal diezaion, era horretan, hurbileko eta zuzeneko salmenta mota bat ahalbidetuz. Gainera, ekoizleen aniztasunari eta espezializazioari esker, eskaintza zabal bat lortzen da, ez dena erraza topatzen.