Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Kultur memoriak" ekimenean hartuko du parte Eibarrek, ondare soziokulturala gordetzeko

"Kultur memoriak" ekimenean hartuko du parte Eibarrek, ondare soziokulturala gordetzeko

"Kultur memoriak" ekimenean aurkezpena.

2019/02/15

Eibarko Kultura Sailak, Ego Ibarrak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak bultzatutako proiektua da. Mapatze parte hartzailea egingo da. Mapatzea sorkuntza parte-hartzaile prozesu bat da, non sorkuntza formatu ezberdinak erabiliz (bideoa, audioa, argazkiak, artxiboko materiala, ibilbideak…) herritarrek udalerri bat arakatu eta horren errealitate soziokulturala identifikatu zein dokumentatu egiten duten talde kontaketa bat egiteko. Hasiera batean ekimena Eibarren, Arrasaten eta Azpeitian burutuko da otsailean, martxoan eta apirilean.

Miguel de los Toyos Alkateak "Kultur Memoriak-Memorias Urbanas" izeneko ekimena aurkeztu du gaur goizean Patxi Lejardi Kultur zinegotziarekin eta Ubiqa enpresako zuzendari den José Luis Roncerorekin batera, bertako memoria eta ondare soziokulturala gordetzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan ipinitako proiektua da Eibarren, Arrasaten eta Azpeitian. 

Osatutako bertako talde bati formakuntza ematea da helburu nagusia. Kultura sorkuntza parte-hartzaile proiektu honetan hainbat gai jorratuko dira: lana, ohiturak, manifestazio kultural eta jaiak, baita ondare soziokultural material zein materiagabea osatzen duten elementuak ere.

Mapatze parte hartzailea egin nahi da. Mapatzea sorkuntza parte-hartzaile prozesu bat da; non sorkuntza formatu ezberdinak erabiliz (bideoa, audioa, argazkiak, artxiboko materiala, ibilbideak…) herritarrek udalerri bat arakatu eta horren errealitate soziokulturala identifikatu zein dokumentatu egiten duten talde kontaketa bat egiteko. Eta sortutako edukiarekin ibilbideak eta mapa kulturalak diseinatuko dira herri horien memoria sozio-kulturalaren inguruan. Eta hori guztia proiektuaren web orrian ikusgai egongo da.

Eibarren dokumentatuko da, besteak beste, hiriko historian aztarna utzi duen jarduera industrialaren inguruan, ongizate urteak, industria krisia, migrazioak, formakuntza eskolak, gizarte eta hirigintza aldaketak, kirola, jarduera eta ohitura kultural eta jaietakoak; hori guztia auzokoei elkarrizketak eginez, artxibo dokumentu eta argazkiak erabiliz, eta abar. Hau guztia elkarrizketa, grabazio, tokien argazki zein dokumentuen bilketen bitartez egingo da.

Lantegietan 15-20 bat pertsonen parte-hartzea lortu nahi da. Bertan lurraldea mapatzen eta narratiba digitalak zein edukiak sortzen irakatsiko zaie. Eduki horien sorkuntza tresna telefono mugikorrak izango dira. Lantegiek 12 ordu inguruko iraupena izango dute eta trebakuntza zein edukien sorkuntzak saio desberdinetan banatuak izango dira.

Elkarrizketak egingo dira eta toki eta jarduera ezberdinak grabatuko dira bideo formatuan; argazkiak aterako dira eta artxiko publiko eta pribatuetako materialak eta irudiak bilduko dira. Material guztiak proiektuaren webgunean argitaratuko dira eta mapak sortu ere eduki desberdinekin.

Proiektua otsaila, martxoa eta apirilean zehar egingo da. Aurretik, aurkezpen bat egingo da aipatutako herri bakoitzean boluntarioak biltzeko.

Informazioa eta izen ematea: info@kulturmemoriak.eus eta 622825113 telefonoan.

etiketak: Eibar, Kultur memoriak