Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Kontsumitzaileen Bulegoak (KIUB) telefoniari buruzko hitzaldi bat antolatu du hilaren 12rako

Kontsumitzaileen Bulegoak (KIUB) telefoniari buruzko hitzaldi bat antolatu du hilaren 12rako

Eibarko Kontsumitzaileen Informazio Udal Bulegoa (KIUB).

2019/12/10

KIUBek komenigarritzat jo du jarduera hau antolatzea, telefoniak sortzen dituen arazoak direla-eta.

Eibarko Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB), telefoniak eta haren zerbitzuek sortutako kontsulten eta bisiten kopurua ikusita, hitzaldi informatibo bat antolatu du datorren abenduaren 12rako, osteguna, 19:00etan, Udaletxeko batzar-aretoan,  honako titulu honekin, ‘Telefonia: kontratuak, fakturak eta eskubideak’. Saioa Kepa Loizaga Euskadiko Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundearen ordezkariak emango du eta gutxi gorabehera ordu eta erdi iraungo du. 

KIUBek uste du interesgarria izango dela hitzaldiaren gaia, alegia, telefonia-operadoreekin dauzkagun zerbitzuak kontratatzeko eta aurrera eramateko prozedurak aztertzea, gastuak eta fakturazioak kontrolatzeko xedez.

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) 1.201 kontsulta jaso zituen 2019ko lehen seihilekoan; bitartekaritza-lanak egin zituen 154 erreklamaziotan eta hainbat jarduera eskaini zituen formazioarekin zein informaziorekin lotuak. Udal zerbitzu honek iaz egindako lanaren balantzea egin du, eta positibotzat jo ditu emaitzak.

Azken urteotan ohikoa izaten ari denez, telefoniak jarraitzen du izaten berriz ere KIUBeko kontsulten arrazoi nagusia, egindako kontsulta guztien % 19,58 baita;  horren atzetik datoz energiarekin lotutakoak (% 14), auzokideen komunitateekin lotuak (% 8), ibilgailuen konponketa (% 8) banketxeak (% 7), alokairuak (% 7) eta aseguruak ( % 6).

KIUBek lan egiten duen bigarren atala kexen eta erreklamazioen ebazpena edo tramitazioa da. Lehen seihilekoan izapidetutako 154 erreklamazioetatik, gehien erreklamatu den gaia telefonia da oraindik ere, egindako erreklamazio guztien % 62 izanik. Nabarmentzekoa da telefonia-erreklamazioek gora egin dutela nabarmen aurreko urtearekin alderatuta (% 42), eta arrazoi nagusiak fakturazioa, kontratazioa, betetzen ez diren baja-eskaerak, aparatuen funtzionamendu txarra eta eskatu gabeko zerbitzuen kobrantza direla.

etiketak: KIUB, Eibar