Eibarko Udala
hitzaldia

Iruzurrei buruzko doako hitzaldi bat antolatu du Eibarko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak abenduaren 12rako

2024/12/02
Kartela.
Kartela.
Hitzaldia Portalean eskainiko da eta doakoa izango da.

Datorren ostegunean, abenduak 12, Eibarko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) doako hitzaldi bat eskainiko du Portaleko areto nagusian. 18:00etan izango da, eta herritar guztientzako irekita egongo da.

Ekimenaren helburua da bertaratutakoei informazioa eta prestakuntza ematea Eibarko hainbat herritarri eragiten dieten hiru iruzur motaren inguruan. Saioan, tresnak eskainiko dira era horretako egoerak saihesteko, eta azalduko da zer egin  eta nora jo behar den halako gertakarien biktima izanez gero.

Gai hauxek jorratuko dira, besteak beste: argindarraren eta gasaren iruzurrezko kontratuak, zeinetan enpresa energetikoek —telefonoz harremanetan jarrita, eta larrialdiko egoerak edo informazio faltsua erabilita— erabiltzaileak behartzen dituzten zerbitzu berriak kontratatzera; atez ateko kontratuak, zeinetan komertzialek etxeak bisitatzen dituzten opariak eskainiz aitzakia gisa, jendeak kontratuak sinatu ditzan, nahi ez dituen epeekin; eta phising-iruzurrak, alegia, testu-mezu iruzurtiak, zeinetan banketxekok direlako itxurak eginez, datu pertsonalak eta banketxeko dirua eskuratu nahi diren.

KIUBeko teknikariak azpimarratu du gai hauek oso garrantzitsuak direla eta herriko jende askori eragiten diotela. Kasu ohikoenak energia-kontratuen telefono bidezko iruzurrak eta phisinga dira. Gainera, nabarmendu du lehen bi kasuak prebenitu eta konpondu daitezkeela.

Hitzaldiaren iraupena ordubete edo ordu eta erdi ingurukoa izango da, eta azkenean bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte zalantzak argitzeko. Jarduera hau KIUBek herritarrak babesteko duen konpromisoen barruan kokatzen da; izan ere, halako hitzaldien bidez, tresnak eman nahi dira eguneroko bizitzan egoera kaltegarriak saihesteko.