Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ingurumenaren Mundu Eguna ospatuko da Eibarren beste behin

2019/05/31

Ekainaren 5ean ospatuko da, airearen kutsadura izanik gai nagusia; ekitaldiak hilaren lauan hasiko dira.

Datorren ekainaren 5ean Ingurumenaren Mundu Eguna ospatuko da, eta aurten airearen kutsadura izango da gai nagusia. Hala, eta hain egun seinalatua ospatzeko, Eibarko Udalaren Ingurumen sailak asteazken horretarako hitzaldi bat antolatu du, 18:30ean hasiko dena eta eibartarroi gure inguruan dugun natura-ondare aberatsaren berri emango diguna. Hala, herritarrei azalduko zaizkie zein izan diren “Eibarko Natura Ondarearen Inbentarioa”ren eguneratze-proiektuaren emaitzak; inbentarioa 2018an egin da gure natur ondarea ezagutarazi eta balioan jartzeko asmoz.

Hitzaldia euskaraz izango da, 60 bat minutuko iraupena izango du eta bertaratzen direnei informazio-liburuxka bat emango zaie proiektuaren emaitza nagusiekin.

Bestalde, ekainaren 4an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Gipuzkoa Argitu programaren barruan, eta Eibarko Udalarekin lankidetzan, tailer bat antolatu du Portalean 18:30ean izen honekin: "Eraberritze eraginkorra zure etxebizitzarako: aurreztu dirua eta osasuna”. Tailerraren helburua da herritarrei, modu erraz eta ulergarrian, eraginkortasun energetikoari buruzko ezagutza eta irizpideak ematea, etxebizitzen eraberritze-arloan. Eraberritze eraginkorrak jendearen bizi-kalitatean eragiten du, honako arrazoi hauengatik:

  • Handitu egiten du aurrezpen ekonomikoa, gutxitu egiten delako kontsumo energetikoa. Etxebizitzaren isolamendua hobetzeak, eraikinaren estankotasunak, aireztapen kontrolatuak eta instalazio eraginkorrek energia-aurrezpena dakarte eta, beraz, gutxitu egiten da energia-kontsumoari lotutako gastua ere.  
  • Hobetu egiten du etxebizitzetan bizi diren familien osasuna: kontrolatu egiten dira hezetasunak, saihestu kondentsazioak eta konpondu patologiak.

Tailerrean parte hartu nahi duten pertsonek ekainaren 3a baino lehen eman behar dute izena.  Horretarako, mezu elektroniko bat idatzi behar dute gema@izadi21.eus edo 628 532 248 telefonora deitu. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu web honetan: www.gipuzkoaingurumena.eus/es/argitu

Egunaren helburua da arreta jartzea mundu osoan milioika pertsonari eragiten dion arazo larri horretan eta aurre egiteko neurriak hartzea. Nueve de cada diez personas Mundu osoan, hamar pertsonatik bederatzik Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adierazitako segurtasun-mailak gainditzen dituen kutsadura-maila jasaten dute.  OMEren arabera, zazpi milioi pertsona inguru hiltzen dira urtero aire kutsatuan dauden partikula finak irenstegatik; partikula horiek biriketan eta sistema kardiobaskularrean sartzen dira eta gaixotasunak eragiten dituzte.

Eibarren airearen kalitatea ona da, hala erakutsi baitzuten 2016an eta 2017an Untzaga plazan horretarako kokatutako Eusko Jaurlaritzaren unitate mugikor batek egindako analisiek (udalaren webgunean eskuragarri), baina egoera beti hobe daiteke.

Udalerriaren Natur Ondarearen Inbentarioa

2018. urtean, Eibarko Udaleko Ingurumen sailak udalerriaren Ingurumen Ondarearen Inbentarioa egiten jardun du; ekimena Eskola Agenda 21 programan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleek proposatu zuten eta aukera ematen digu gure inguneko natur ondarean zer dugun jakiteko eta zentsoan sartzeko, eta baita ere jakiteko zein diren indarguneak eta ahuleziak, hortik ondorioak atera eta nola jokatu pentsatzeko.

Udalak bazuen udalerriaren ingurumen-inbentario bat 2003ko Hirigintza Antolaketa Plan Nagusiaren Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazio Bateratuaren lanei zegokiena. Horregatik, beharrezkotzat jo zen udalerriaren natur ondarearen inbentario oso bat egitea, lehendik landutako alderdi batzuk eguneratu eta garatzeko, handik ateratzen den informazioak balio dezan udalerriaren ingurune fisikoa kudeatzeko.

Hala, lanaren garapen bi fasetan banatu da. Lehen fasean, alderdi orokorrak landu ziren (klima, orografia, geologia eta geomorfologia, hidrologia, edafologia eta zoruaren ahalmen agrologikoa) eta aztertu egin zen zer elementuk behar zuten landa-lan handiagoa (landaretza, flora eta fauna).  Bigarren fasean, aztertu zen zer elementuk behar zuten modelizazio-lan handiagoa (konektibitate ekologikoa eta paisaia) eta emaitzen eta ondorioen analisia egin zen; horrez gain, gomendio orokor batzuk jaso ziren udalerri osoan aplikatzekoak. Proiektuaren bigarren faserako, Udalak 6.938,80 euroko dirulaguntza bat izan du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarena.

Aurkeztutako emaitzetatik nabarmendu behar da Eibarren identifikatutako basoko floraren 300 espezie baino gehigotatik batzuk arrisku larrian daudela, hala nola Huperzia selago eta Lycopodium clavatum iratzeak. Halaber, inbentarioak agerian laga du animalien espezie batzuk mehatxatuta daudela, esterako, kaprikornio handia, arrabioa, Schreiber muskerra, miru gorria, lepahoria edo baratze-saguzarra.

Ingurumen Batzordeak aurkeztu zuen inbentarioa 2019ko urtarrilean. Dokumentu hau, adierazi den bezala gure herriaren natur ingurunearen kudeaketa eraginkorra eta egokia egiteko ere balioko duena, udalaren webgunean egongo da eskuragarri.