Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gertatu-k beste eskualde batzuetan arrakasta lortu duten esperientziak dakartza Eibarrera

2013/12/11

Gertatuk, Eibarko udalak ekosistema ekintzaile eta berritzaile berri bat sortzeko abian jarri duen ekimenak, beste ekitaldi bi programatu ditu abendurako. Hainbat eragilerekin –enpresariak, ikasleak, prestakuntza-zentroak...- osatutako plataforma horrek negozio berrien sormena bilatu nahi du garatzeko bidean dauden alorretan, helburu horretarako enpresak, pertsonak, erakundeak eta instituzioak elkartuta.

Abenduaren 13an izango da lehenengo ekimena:  Pintxo Developer. Donostian jaiotako ekimen bat da eta Eibarren ere bideojoko zaletuak batzeko asmoa du; hau da: alor horren zaletuak, marrazkilariak, programatzaileak, profesionalak edo horretan aritzeko gogoa duen jendea edo esperientziak konpartitzeko nahia duten jostalariak. Asmoak edo ideiak, hartu emanak, esperientziak, proiektuak eta une goxoak konpartitzea da helburua. Hitzordua ostiral honetan, Anardi kafetegian izango da, 18.30etan. Informazio gehiago nahiez gero:  info@pintxodeveloper.com  edo txiokatu: @pintxodeveloper

Bestalde, abenduaren 17an Bilbao Makers-ek bere esperientzia aurkeztuko du, erremintak, ezagutzak eta proiektuak konpartitzean oinarritzen den esperientzia. Bilbon martxan jarri den “sortzaile” komunitate horrek hainbat diziplinatako profesionalen topagune edo bilgune bilakatu da.  Plataforma horren ildo nagusiak hauek dira: fabrikazio digitala, kode irekiko erreminta teknologikoak, kooperazio-ikuspegiak eta aldaketa soziala modu onean edo era baikorrean.  Elkarlanari esker diziplinen artean dauden langak apurtu nahi ditu; mundu profesionala eta amateurra batu; mundu akademikoa eta enpresa eta gizarte-mundua elkartu.

Jardueren barruan fabrikazio digitalerako teknologia guztiei buruzko tailerrak eskaintzen dituzte. Horrela, nahi duenak, etxera eraman dezake kode irekiko 3D inprimagailua, Arduino plaka erabiltzen ikasi ezinezko gauzak egiteko edo aulki bat edo instalazio oso bat diseinatzen ikasi.

Duten lan-esperientziaren aurkezpena abenduaren 17an izango da, Eibarko Armagintzaren Museoan, 18.30ean.

Diru-laguntzak:

Eibarko udalak, enpresa-garapena berrikuntzaren eskutik datorrela jakin badakienez, Eibarko enpresei zuzendutako diru-laguntza ildo berri bat ipiniko du martxan. Diru-laguntza ildo horrek helburu hau du: enpresak, IK.4 Tekniker-ekin batera, beren jarduerako dituzten erronka teknologikoak diagnostikatzea, erronka horiek aurrera eraman ahal izateko.  Jarduera horren kostua 1.500 eurokoa da; Eibarko udalak % 90a finantzatuko du. Diru-laguntza ildo berri honen oinarriak hil honen amaieran jakinaraziko dira.