Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eskolako Agenda 21 proiektuko proposamenak aurten bideo baten bidez erantzun ditu Udalak

Eskolako Agenda 21 bideoaren orrialde nagusia.

Eskolako Agenda 21 bideoaren orrialde nagusia.

2020/06/09

Aurtengo ikasturtean ekoizpen eta kontsumo jasangarriaren gaia landu dute ikasleek, Eskolako Agenda 21 programaren baitan. COVID-19a dela eta, aurten, Eibarko Udaletxeak bideo bidez erantzun die ikasleek helarazitako eskaera eta proposamenei.

Aurten, bizi dugun osasun krisi egoera dela eta, urteroko Eskolako Agenda 21eko udalbatzarra egin beharrean, udalek bideo bidez erantzun diete ikasleen eskaera eta proposamenei. Agenda 21 proiektuan parte hartzen duten ikasleei Eibarko Udalak beren proposamenen erantzunak bideo baten bitartez bidali dizkie. Bideo honetan, aurreko urtean proposaturiko ekimenen errepasoa egiten da baita ere.

Aurtengo ikasturtean ekoizpen eta kontsumo jasangarriaren gaia landu dute Debabarreneko ikasleek Eskolako Agenda 21 programaren baitan. Egitasmo hau aurrera eramateko, Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen du eta ikastetxeek Eibarko Udalaren, Ingurugelaren eta Debegesa Garapen Agentziaren laguntza dute. Ikasleek Udalari egindako ekarpenen artean ondorengoak daude: bertoko ekoizleen produktuak eta produktu ekologikoak denda edo komertzio guztietara iristeko erraztasunak eta diru-laguntzak ipintzea; lursail publikoetan herri-baratzeen alokairu-sistema antolatzea eta frutarbolen eta hazi zaharren erabilpena sustatzea herritarren eta eskoletako ortuetan; kaleak garbitzeko eta sailkapen-paperontziak ondo kudeatzeko langile gehiago ipintzea; guztion artean kontsumoa jeisteko kanpaina bat hastea (pegatina batzuk sortu, argia kendu, ur gutxi erabili, etabar.). 

Eskolako Agenda 21 Debabarrenean

Udalekin elkarlanean, 19 urte daramatza Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, eskualdean Eskolako Agenda 21 egitasmoa sustatzen eta koordinatzen. Eskola-komunitateari zuzendutako garapen jasangarrirako heziketa programa bat da Eskolako Agenda 21. Egitasmoak hiru helburu ditu: ikastetxeak ingurumen eta gizarte jardunbide egokien eredu bihurtzea; ingurumen eta gizarte-arazoak identifikatzeko eta horiei konponbidea emateko gai diren ikasleak heztea; partaidetza eta ingurumenarekiko errespetua sustatzen duen hezkuntza bermatzea.

Guztira, 30 ikastetxe ari dira parte hartzen Debabarrenean Eskolako Agenda 21 programan. Programaren baitan, hezkuntza komunitate osoari zuzendutako ekintzak antolatzen dira, ikasle, irakasle eta familiei.

'Eskolako Agenda 21' ekimenaren bideoa