Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Errenta eta Diru-bilketa udal zerbitzuek modu elektronikoan soilik egingo dizkiete jakinarazpenak administrazioarekin harremanak elektronikoki izatera behartuta daudenei

Artxiboko irudia.

Artxiboko irudia.

2024/02/23

Jakinarazpen elektronikoak apirilaren 1ean hasiko dira egiten, eta, beraz, ez zaizkie paperezko jakinarazpenik egingo administrazio publikoekin harremanak elektronikoki izatera behartuta dauden pertsona fisiko eta juridikoei. Aldez aurretik, gaiari buruzko informazioa posta arruntez jaso duten pertsonak eta abisuak jaso nahi dituztenek, egoitza elektronikoan jakinarazpenak eskuragarri jarri direla jakinaraziz formulario bat bete beharko dute. Inprimaki hori Udalaren web orrian egongo da eskuragarri, martxoaren 15era arte.

Eibarko Udaleko Errenta eta Diru-bilketa zerbitzuek – ez du barne hartzen isunen zerbitzua– modu elektronikoan soilik egingo dizkiete jakinarazpenak, apirilaren 1etik aurrera, administrazio publikoekin harremanak elektronikoki izatera behartuta dauden pertsona fisiko eta juridiko guztiei, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Beraz, adierazitako datatik aurrera, aipatutako udal-zerbitzuek ez diete paperezko jakinarazpenik egingo pertsona horiei, eta jakinarazpen elektronikoaren modalitatea baino ez dute erabiliko.

Bitarteko elektronikoen bidezko jakinarazpenak Eibarko Udalaren egoitza elektronikoan egingo dira. Horrela, Udalak abisu bat bidaliko du interesdunak emandako helbide elektronikora, aditzera emanez egoitza elektronikoan jakinarazpen bat duela eskuragarri. Ildo horretan, abisu hori ez egiteak ez du esan nahi jakinarazpena guztiz baliozkoa ez denik.

Aldez aurretik, gaiari buruzko informazioa posta arruntez jaso duten pertsonak eta abisuak jaso nahi dituztenek, egoitza elektronikoan jakinarazpen bat eskuragarri jarri dela jakinaraziz, formulario bat bete beharko dute (https://formularioak.eibar.eus/eu/helbide). Formulario hori Udalaren www.eibar.eus webgunean egongo da eskuragarri martxoaren 15era arte. Formulario horretan, datu hauek sartu beharko dira: pertsona fisiko edo juridikoaren NAN/IFZ; izena edo izen soziala; norberak jasotako kodea; eta zer helbide elektronikotan jaso nahi diren egoitzan jakinarazpena edukitzearen abisuak.

Era berean, interesdunek edozein unetan jakinarazi eta/edo eguneratu ahal izango dute posta elektronikoaren helbidea Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, "Zergetako beste eskaerak" tramitean sakatuta.

Gainera, Udalaren posta bidezko berariazko abisurik jaso ez arren, aipatutako abisua jasotzeko helbide elektronikoa eman nahi duten interesdunek egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango dute "Zergetako beste eskaerak" tramitearen bidez.

Halaber, adierazi behar da jakinarazpen elektronikoak eskuratzeko, beharrezkoa izango dela ziurtagiri digital bat izatea (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, eta abar.).