Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Errebaleko funtzio anitzeko eraikina eta kultur ekipamendua egiteko lanak enkantera atera ditu Eibarko Udalak

Errebaleko funtzio anitzeko eraikina eta kultur ekipamendua egiteko lanak enkantera atera ditu Eibarko Udalak

Argazkia: Eibarko Udala

2015/06/08

Lanak egiteko, 8.276.542,84 eurokoa da aurrekontua, eta amaitzeko epea, 30 hilabetekoa. Uztailaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira eskaintzak, Eibarko udaletxean.

Eibarko Udalak enkantera atera ditu Errebaleko funtzio anitzeko eraikina eta kultur ekipamendua egiteko lanak, 8.276.542,84 euroan (BEZa barne), eta eskaintzak aurkezteko epea uztailaren 14an amaituko da. Lanok amaitzeko, deialdiko baldintza-orrien arabera, 30 hilabete izango dira, eta iraileko leheneno egunetan adjudikatzea eta ekipamendua 2018ko udaberrirako amaituta egotea espero du Udalak.

Enkantean parte hartzeko interesa duten enpresek Eibarko Udalaren webgunean (www.eibar.eus) eskura dituzte baldintza administratiboen orriak eta proiektua eta behar den dokumentazio guztia, Kontratatzailearen Profila atalean.

Finantzaketa, ziurtatuta

Aurreko maiatzaren 22an, Udalaren osoko bilkurak aho batez onartu zituen urte anitzeko konpromiso-kredituak, 2018ra artekoak, “Errebaleko Funtzio Anitzeko Eraikina eta Kultur Ekipamendua” proiekturako lanen gastua finantzatzeko.

Aurrekontuaren plangintza hori onartuta, Eibarko Udalak ziurtatu egin du urtero erantzungo diela lanok izango dituzten kostuei, obrako zuzendaritza-lanak ere tartean direla. Horretarako, lanak egiteko Vaumm Arquitectura y Urbanismo SLPk idatzitako eta aurkeztutako plangintzari eta bertan azaltzen diren urteroko beharrei eta mugarriei jarraituta erantzungo die kostuei, lanak amaitu arte.

Hala, obraren 8.554.592,84 euroko kostua (BEZ barnean dela) lanok egin ahala ordainduko dira urtero, honela ordaindu ere: aurten, 282.801,23 euro jartzeko asmoa dago; 2016an, 2.896.122,21 euro; 2017an, 4.547.731,45 euro, eta 2018rako, azkenik, 917.937,95 euro jartzea onartu da.

etiketak: Errebal, Eibarko Udala