Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Errebal Eraikiz" izeneko jardunaldia hartu du Udalak, etorkizuneko Errebal Plazia eraikineko merkatuaren erabilera definitzeko

"Errebal Eraikiz" izeneko jardunaldia hartu du Udalak, etorkizuneko Errebal Plazia eraikineko merkatuaren erabilera definitzeko

Errebal.

2019/10/07

Saioan merkataritzarekin, ostalaritzarekin eta landa-eremuarekin lotutako kolektiboetako ordezkariek parte hartu dute, baita inguruko bizilagunek ere.

Eibarko Udalak Errebal Eraikiz izeneko jardunaldia hartu du Errebal Plazia Erakusketa eta Salmenta aldearen etorkizunaren inguruan eztabaidarako foro irekia izateko. Jardunaldi hau Udaletxeko Pleno Aretoan izan da, arratsaldeko 17:30etik aurrera.

Errebal Eraikiz jardunaldiaren helburua 2013an egindako parte-hartze prozesuan adierazitako helburuak eta edukiak alderatzea izan da, eta postu finkoen eta kafetegiaren eremuetako etorkizuneko erabilerak eta espazioak egokitzea. Era berean, parte hartze prozesuaren ondoriozko eskakizunak bete nahi izan dira kudeaketa formula egokiena bilatzeko, baita Euskadiko merkatu plaza nagusien egungo esperientzia ezagutzeko ere.

Orain arte egindako lan guztia jarraitu eta sendotzen duen saioa izan da; izan ere, hainbat hilabetetan prozesuaren bilakaera ezagutu eta iritzia eman ahal izan dute inplikatutako elkarteek.

Jardunaldiak 2 ordu eta erdi iraun du, gutxi gorabehera. Lehenik eta behin, IKEI, prozesu parte-hartzailea diseinatzeko eta gauzatzeko kontratatutako aholkularitza-enpresak orain arte emandako pausoen berri eman du, erabilerak definitzeko. Enpresa honek azken urteotan Udalarekin lan egin du, merkatuari eta Errebaleko postu finkoei aukera edota irtenbide egokia emateko asmoz; horrela, prozesu horrek Eibarko errealitate sozial, ekonomiko eta kulturala ondo ezagutzen duen aholkularitza-enpresa izatea ahalbidetu du IKEI.

Ondoren, Euskadiko erreferentziazko hornidura-merkatuen arduradun diren bost adituk beren eredua aurkeztu dute eta beren iritzia eman dute Errebal-Plaziako postu finkoen eta kafetegiaren eremuaren diseinuari eta jarduerari buruz.

Puntu horren ondoren, parte-hartzaileek egoki iritzitako galderak zuzendu ahal izan dizkiete hizlariei, eta Errebal eraikinaren errealitatean sor litezkeen alternatibak azaldu dira, eta horien gainean aditu horiek euren balorazioa egin baitute.

Informazio horrekin, ostalaritzarekin, merkataritzarekin eta landa-eremuarekin zerikusia duten kolektiboetako 14 ordezkarik, baita inguruko bizilagunek ere, beren botoa eman ahal izan dute gehien gustatzen zaien aukerari buruz.

Jardunaldia irekia izan da, baina aipatutako taldeetako 14 pertsona baino ez dituzte bozkatzeko eskubidea izan.

Jardunaldia egin ondoren, aholkularitza-enpresak txosten bat egingo du, eta bertan jasoko ditu horren balorazioak eta emaitzak.

2013an martxan ipinitako prozesua

2013ko apirilean, herritarren parte-hartze prozesu bat hasi zen, eta urte bereko azarora arte iraun zuen, eta hainbat jarduera egin ziren (datuen analisia, taldeak eta elkarrizketak, infomapak, tailerrak, gogoeta-mahaiak …). Prozesu horrek helburu eta eduki batzuk ezarri zituen Errebal Plazia ekipamendurako.

Errebal eraikinak 8.8002 m2 izango ditu eta, bost solairu; 5.300 m2 inguru izango duten bi solairu lurpeko aparkalekuetarako (txandakako aparkalekuetarako bat eta beste solairu bat jabetzan izango dutenenetzat); beheko solairua, erakusketa eta salmenta gune bat izango duena (bi erabilera nagusirekin, postu finko eta kafetegietako bat, eta tokiko ekoizleentzako gune bat) eta hainbat jarduera kultural eta beste motatako jardueretarako (950m2 gutxi gorabehera) beste toki bat. Goiko aldean, bi solairu gehiago izango dira. Bertan, gela ezberdinak egingo dira, eta 700m2 ingurukoa izango da tokia.

etiketak: Eibar, Errebal